Rural Kutxa
Zoru klausula
2017ko otsailaren 20tik aurrera, Rural Kutxak aldez aurreko erreklamazio-sistema bat ezarri du, eta, horretarako, Zerbitzu Espezializatu bat sortu du. Zerbitzu horrek beharrezko baliabide guztiak ditu urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege Dekretua (Kontsumitzaileak Zoru Klausuletatik Babesteko Presako Neurriena) aurreikusitako erreklamazioak modu efizientean ebazteko.
Aldez aurreko erreklamazio-sistema hau borondatezkoa izango da kontsumitzaileentzat.
Itzultzea erreklamatzeko prozedura
Sistema honetan aurreikusitako erreklamazioa egiteko, Rural Kutxak zure eskura jartzen ditu honako kanal hauek, haietara jo dezazun, nahiz eta gomendagarria den zure ohiko bulegora joatea eta erreklamazioa han egitea.
-
Aurrez aurre: Rural Kutxaren zure ohiko bulegoan.
-
Honako inprimaki hau beteta
-
Posta elektronikoa: info@ruralkutxa.com
-
Posta arrunta:
Bezeroen arreta-zerbitzua (Zoru Klausulan Espezializatutako Zerbitzua)
RURAL KUTXA
Errege Lege Dekretuaren Erreklamazioen segimenduan, kontrolean eta ebaluazioan espezializatutako organoa 1/2017.
Foruen Plaza 1, 31003 - IRUÑEA
ZORU-KLAUSULAN ESPEZIALIZATUTAKO ORGANOAREN XEDEA da prozedura arin bat ezartzea, erreklamazioak azkar ebazteko kontsumitzaileek kreditu erakundeei zoru-klausulen kontzeptuan ordaindutako kopuruak itzultzea errazteko, bidezkoa bada, mailegu- edo kreditu-kontratuetan jasoak, higiezinen hipotekarekin ziurtatuak, mailegatzailea, pertsona fisikoa, kontsumitzaile bat den kasuan, 1/2017 Errege Lege Dekretuan jasotzen den moduan. Organo espezializatu horretan aritzen direnek nahikoa esperientzia eta jakintza dituzte erreklamazioak ebazten, bai judizialak eta bai judizioz kanpokoak, eta ezagutzen dituzte erakundearen informazio-sistemak; horrek arinago egingo du dena.
ORGANOA BEHARTUTA DAGO kontsumitzaile bezeroek aurkeztutako zoru-klausularen erreklamazioak erantzutera eta ebaztera.
ORGANOARI ERREKLAMAZIO BAT AURKEZTEN ZAIONEAN, jaso izanaren ziurtagiria igorriko zaio erreklamaziogileari, epeak zenbatzeko.
USTE BADA ESKAERA EZ DELA BIDEZKOA, organo espezializatuaren erabakia zertan oinarritzen den jakinaraziko zaio, eta, kasu horretan erreklamazioa bukatutzat joko da.
ERREKLAMAZIOA BIDEZKOTZAT JOTZEN BADA, organo espezializatuak itzuli beharreko diru-kopurua kalkulatuko du, eta bezeroari jakinaraziko zaio, ahal bezain azkar, kalkulua xehatuta.
Itzuli beharreko kopurua erabakita, eskudirutan itzultzeaz besteko KONPENTSAZIO-NEURRIAK HARTZEA ADOSTU AHAL IZANGO DA. Kasu horretan, bezeroak 15 eguneko epea izango du adierazteko ea ados dagoen.
Era berean, jakinarazten dizugu ADOSTUTAKO ITZULTZEEK ZERGA-BETEBEHARRAK SOR DITZAKETELA, aipatutako 1/2017 Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzetan, eta dagokien Zerga Agintaritzei jakinaraziko zaie.
Kontsumitzailea eta erakundea ados jartzeko GEHIENEZKO EPEA HIRU HILABETE izango da, erreklamazioa aurkezten denetik zenbatzen hasita. Kontsumitzaileak bidezkotzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izan ditzan, ULERTUKO DA JUDIZIOZ KANPOKO PROZEDURA ADOSTASUNIK GABE BUKATUKO DELA.
- Kreditu-erakundeak berariaz ukatzen badu kontsumitzailearen eskaera.
- Hiru hilabeteko epea bukatzen bada, kreditu-erakundeak kontsumitzaile erreklamazio egileari ezer jakinarazi gabe.
- Kontsumitzailea ez badago ados kreditu-erakundeak egindako itzuli beharreko kopuruaren kalkuluarekin, edo eskaini zaion kopurua ukatzen badu.
- 3 hilabeteko epea pasatuta ez bada kontsumitzailearen esku jarri, egiaz, eskainitako kopurua.
ALDEEK EZINGO DUTE BEREN ARTEAN INOLAKO EKINTZA JUDIZIAL EDO JUDIZIOZ KANPOKO EGIN, Espainiako Bankuko Erreklamazioen Organoaren aurreko erreklamazioak barne, erreklamazioaren xedearekin lotuta, hura bideratzen den bitartean. Hasi diren jarduketak, edo erreklamazioa ebatzi bitartean hasten direnak, eten egingo dira, epe hori pasatu arte, eta hori dagokion organo judizial edo judizioz kanpokoei jakinaraziko die bi aldeetako edozeinek.
Bezeroak bidezkotzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango ditu, judizioz kanpoko prozedura ukatzen denean, aurrez azaldutako edozein kausaren ondorioz.
Erreklamazioa erreklamazio-sistema ezarri aurreko egun batean aurkeztu bada (2017ko otsailaren 21a baino lehen), aipatutako hiru hilabeteko epea hasiera-epe horretatik aurrera zenbatuko da.
Errege Dekretua
Aplikatu beharreko araudia
FINANTZA-ZERBITZUEN BEZEROAK BABESTEKO ETA GARDENTASUNERAKO ARAUDIA
-
1/2017 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 20koa, Kontsumitzaileak Zoru Klausuletatik Babesteko Presako Neurriena Bezeroen Arreta Zerbitzuaren Araudia.
-
2/1994 Legea, martxoaren 30ekoa, hipoteka-maileguak subrogatu eta aldarazteari buruzkoa (apirilaren 4ko BOE).
-
44/2002 Legea, azaroaren 22koa, Finantza Sistema Aldatzeko Neurriena (azaroaren 23ko BOE) (Akatsen zuzenketa, 2003ko otsailaren 7ko BOE) 30. art.
-
ECO/734/2004 Agindua, 2004ko martxoaren 11koa, finantza-erakundeetako bezeroaren arreta-sailei eta bezeroaren defentsariari buruzkoa (martxoaren 24ko BOE).
-
22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileei zuzendutako finantza-zerbitzuak urrunetik saltzeari buruzkoa (uztailaren 12ko BOE).
-
1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko Lege orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duena (azaroaren 30eko BOE) (Akatsen zuzenketa, 2008ko otsailaren 13ko BOE).
-
41/2007 Legea, Abenduaren 7koa, martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen duena. (abenduaren 9ko BOE) 7etik 9rako artikuluak.
-
2/2009 Legea, martxoaren 31koa, kontsumitzaileekin hipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu- edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzekoa (apirilaren 1eko BOE).
-
16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa (azaroaren 14ko BOE).
-
712/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, ordainketa-zerbitzuen eta ordainketa-erakundeen araubide juridikoari buruzkoa.
-
EHA/1608/2010/Agindua, ekainaren 14koa, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko informazio-baldintzen eta -betekizunen gardentasunari buruzkoa. (Ekainaren 18ko BOE).
-
EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa inbertsio-zerbitzu eta -produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzkoa, (ekainaren 29ko BOE).
-
Ordainketa-erakundeei zuzenduriko Espainiako Bankuaren 6/2010 Zirkularra, irailaren 28koa, banku-zerbitzu eta -produktuen publizitateari buruzkoa. (2010eko urriaren 11ko BOE).
-
2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa. (martxoaren 4eko BOE) 29, 31. art. Eta 5. XI.
-
16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumorako kreditu-kontratuei buruzkoa (ekainaren 25eko BOE).
-
EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, banku-zerbitzuen gardentasunari eta bezeroen babesari buruzkoa (urriaren 29ko BOE) (Akatsen zuzenketa, abenduaren 3ko BOE).
-
6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, Hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa (martxoaren 10eko BOE).
-
5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, Espainiako Bankuarena, kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendua, banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak ematean izan beharreko erantzukizunari buruzkoa. (Uztailaren 6ko BOE).
-
CC/2502/2012 Agindua, azaroaren 16koa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio-zerbitzuetan erreklamazioak aurkezteko prozedura arautzen duena (azaroaren 22ko BOE).
-
6/2013 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa, aurrezteko eta inbertitzeko produktu jakin batzuen titularrak babestekoa eta beste zenbait finantza-neurriren gainekoa. (2013ko martxoaren 23ko BOE) (Akatsen zuzenketa, 2013ko apirilaren 4an) 2. XG.
-
1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa. (maiatzaren 15eko BOE).
-
10/2014 Legea, ekainaren 26koa, kreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa (ekainaren 27ko BOE) (Akatsen zuzenketa, ekainaren 28ko BOE). 5. artikulua eta 20. XG.
-
CC/2316/2015 Agindua, azaroaren 4koa, finantza-produktuen gaineko informazioa emateko betebeharrei eta produktu horiek sailkatzeari buruzkoa. (azaroaren 5eko BOE).
-
36/2003 Legea, azaroaren 11koa, erreforma ekonomikorako neurriei buruzkoa.
-
6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, Hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa.
-
7/1998 Legea, apirilaren 13koa, kontrataziorako baldintza orokorrei buruzkoa.
-
16/2011 Errege Lege Dekretua, urriaren 14koa (2011ko urriaren 15eko BOE), Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Fondoa sorrarazten duena, eta 628/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Ekonomia eta Ogasun Ministerioarena (abenduaren 21eko BOE). Azken horrek 1996ko abenduaren 20ko 2606/1996 Errege Dekretua (1996ko abenduaren 21eko BOE), Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Fondoei buruzkoa, eta 2001eko abuztuaren 3ko 948/2001 Errege Dekretua (abuztuaren 4ko BOE), inbertsiogileen indemnizazio-sistemei buruzkoa, aldatzen ditu.
-
123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena eta Kultura Sailarena (2008ko uztailaren 16ko EHAA), kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzkoa.
-
22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako Parlamentuarena (2010eko uztailaren 23ko DOGC), Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa.