1/6
Zenbaki horrek produktuaren arriskua adierazten du; hala, 1/6k arrisku txikiena adierazten du, eta 6/6k, arrisku handiena.
Erakundea Kreditu Erakundeen Espainiako Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuak bermatzen ditu dirutan; hain zuzen, 100.000 eurora arte, titular eta erakunde bakoitzeko.
Arrisku-adierazleak En Marcha Libretari bakarrik egiten dio erreferentzia.
EN MARCHA PROMOZIOA
Ama! Plan bikaina dugu
Egin alta En Marcha programan, eta ondoko packetako batez gozatu ahalko duzu.
Rural Kutxako En Marcha programak familiarekin gozatzeko promozio bat aurkezten dizu.
Zure seme-alaba Rural Kutxako En Marcha programako bezero ez bada, etorri gure bulegoetako batera, eta, kontu bat irekitzen badiozu, ondoko packetako bat eskuratu ahalko duzu. .
En Marcha kontua kontu korronte bat da, eta ez du ez mantentze-gasturik, ez administrazio-gasturik. Ez dago iraunkortasun-betekizunik, ezta gutxieneko saldorik behar ere, promozioan parte hartzeko. Pack bat gehienez familia-unitate bakoitzeko. Eskaintzak 2022/12/31ra arte edo hautatutako parke tematikoa itxi arte balio du.
Aukerako packak:
-
Irrisarri Land: Pack bat lau pertsonarentzat (bi heldu eta bi haur), Baxi Natura modalitatean.
-
Tierra Rapaz: Pack bat 2 sarrerarekin (heldua eta haurra)
-
Kontxako ur-kiroletarako bonuak erostea (piragua, taula, bodyboard edo SUP)
-
Karpin Fauna (2 heldu eta 2 haur) eta Pozalaguako kobetarako sarrerak (2 heldu eta 2 haur)
-
Donostiako Aquariuma Pack bat 4 sarrerarekin (2 heldu eta 2 haur)
- Gris claro
Maiz galderak
Nor da En Marcha programaren partaide?
En Marcha programa En Marcha libreta bakoitzeko lehen titularrek osatzen dute. Lehen titularrek soilik gozatu dezakete “En Marcha” izatearen abantaila guztiez.
Zer behar dugu En Marcha kontu bat irekitzeko?
En Marcha libreta kontuaren titularrak osatzen du, adin txikikoa denak. Adin txikikoak NANa badu, nahikoa izango da NANa eramatearekin, indarrean betiere. NANik ez badu IFZ birtuala beharrezkoa izango da. Hori Rural Kutxako dagokion bulegoan eskatuko da, aurretik egin ez bada. Eskatzeko, familia-liburua edo Erregistro Zibileko ziurtagiri indibiduala behar da.
Legezko ordezkariek indarreko NANa eraman beharko dute.Nork ireki dezake En Marcha libreta bat?
Adin txikikoen legezko ordezkariek soilik ireki dezakete.
Nola jardun dezakegu gure En Marcha libretarekin?
Libreta adin txikikoaren aurrezkiak gordetzeko eta hark zuzenean sortutako ordainketak egiteko diseinatuta dago. Ezin da kontua erabili zuzenean adin txikikoarekin lotuta ez dauden beste helburuetarako. En Marcha libretarekin Rural Kutxako kutxazainetan dirua sartu eta atera daiteke. Halaber, libreta hori legezko ordezkari bakoitzaren Ruralvía erabiltzailearen bidez kontsulta daiteke.