1/6

Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.

Nafarroako Rural Kutxa Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuan ziurtatzen ditu dirutan, 100.000.000 euro arte, titular eta erakundeko.

Kontuak lekualdatzeko zerbitzua

 

Ekarri zure kontua Rural Kutxara zure entitatearekin hitz egin gabe  

  • Laguntza behar duzu?

mujer-feliz-mirando-el-móvil-sentada-en-sofá-en-casa-Servicio Traslado de Cuenta de [dm:entidad]

Ekarri zure kontuak Rural Kutxara

  • Erraza

    Guk ekarriko dugu zure kontua zure beste entitatetik.  

  • Ardurarik gabe

    Ez duzu ezertaz arduratu behar, ezta beste entitatearekin  hitz egiteaz ere! 

  • Doakoa

    Erabat doan eta Rural Kutxako aditu baten eskutik beti.

  • Online ere bai

    Online nahiz bulegoetan egin daiteke.

Erraz jartzen dizugu

100% Online

% 100 online

Bete formularioa eta bidali helbide honetara: trasladodecuentas@crnavarra.com

Aditu bat zurekin harremanetan jarriko da. Jakinarazi zenigun telefonora deituko dizu, kudeaketarekin jarraitzeko eta prozesu osoan zuri laguntzeko.

Oficina

Etorri bulego batera

Nahiago baduzu, gure bulegoetako edozeinetara etor zaitezke. Gure laguntza izango duzu prozesu osoan.  

 

Zalantzak dituzu?

 

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan formulario honen bidez. 

 

Eskatu informazioa

Zalantzak al dituzu? Guk argituko ditugu

Zer da ordainketa-kontua lekualdatzea?

Finantza-entitate batean irekitako kontu baten zerbitzuak beste entitate bateko kontu batera eramatea da. Prozesu erraza, gardena eta doakoa da.

Zer zerbitzu dira horiek?

Zerbitzu hauek ekartzen dira gure entitateko kontura: 

  • Helbideratutako zordunketak: Lekualdatzen duzun kontuan helbideratutako ordainagiriak 
  • Sarrerako aldizkako transferentziak: Zure nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa 
  • Ordainketa-agindu iraunkorrak: Lekualdatzen duzun kontuan ezarritako irteerako aldizkako transferentziak 
  • Zure kontuan gelditutako saldoa: Lekualdatzen duzun kontuan itxiera-datan dagoen saldo erabilgarria 
  • Kontua ixtea, baldin eta kitatu gabeko obligaziorik, kontu horri lotutako produkturik (finantza-produktuak, zordunketa- eta kreditu-txartelak, etab.) edo bestelako eragozpenik ez badago 

 

Nork eska dezake?

Rural Kutxan kontu bat irekita duen edozein pertsona fisikok, helburu komertzial edo profesionalekin erabiltzen ez badu. Lekualdatzeko eskatutako kontuak titular bat baino gehiago badu, jatorri-kontuaren titular guztiek xede-kontuaren titular ere izan beharko dute.

Nola eska daiteke?

Kontua Lekualdatzeko Zerbitzua formulario baten bidez eska daiteke. Haren bidez, baimena ematen diguzu helbideratutako zordunketak, ordainketa-agindu iraunkorrak eta sarrerako aldizkako transferentziak eskatu eta, zuk nahi izanez gero, aldatzeko. Formularioa hemen eskura duzu:

  • Esteka honen bidez Ikusi formularioa. Formularioa bete eta gero, bidali trasladodecuentas@cajarural.com helbidera. Nafarroako Rural Kutxan, informazioa berrikusi eta zurekin harremanetan jarriko gara, zerbitzua online bukatzeko.
  • Gure edozein bulegotan 

 

Nola da prozesua?

Formularioa behar bezala beteta eta sinatuta jasotzen dugunean, eskaera banku transmititzailera (aurreko entitatea) bidaliko dugu gehienez ere 2 egun baliodun igaro aurretik, aldaketak izapidetzeko behar den informazioa eman diezagun.

Hurrengo 5 egun baliodunetan, eskatutako informazioa bidali beharko digu banku transmititzaileak (aurreko entitatea). 

Kontuan hartu behar duzu banku transmititzaileak (aurreko entitatea) ordainketa-agindu iraunkorrak indargabetuko dituela eta ez dituela onartuko sarrerako aldizkako transferentziak eta helbideratutako zordunketak formularioan adierazi duzun exekuzio-egunetik aurrera. Beraz, oso garrantzitsua da egun hori behar bezala aukeratzea, bestela, zure nomina/pentsioa/prestazioa ez ordaintzeko aginduko da edo kitatu gabe dauden obligazioak exekutatu gabe geratuko dira.

Gogoan izan egun hori ezin dela izan formularioa sinatu eta 13 egun baliodun gehitu ondoren ateratzen dena baino lehenagokoa. Hona gure gomendioa: eskaera egin eta gutxienez 30 egun geroago izatea egun hori, kudeaketa guztiak behar bezala egiteko behar adina denbora dagoela ziurtatzeko.

Banku transmititzailearen (aurreko entitatea) informazioa jasotzen dugun unetik, 5 egun baliodun igaro baino lehen egingo ditugu aldaketak. 

Beste entitateak atzera bota al dezake kontua lekualdatzeko eskaera?

Bai, beste entitateak atzera bota dezake lekualdatzeko eskaera. Hori gertatuko da baldin eta... 

  • Kontuari lotutako produktuak badituzu (mailegua, hipoteka, txekeak, libretak, txartelak, inbertsio-funtsak…).  
  • Jatorri-kontuaren eta xede-kontuaren titularrak ez badatoz bat.  

Lekualdatu aurretik, gogoratu kontuari lotutako produktu guztiak deuseztatu behar dituzula eta lekualdatu beharreko kontuaren titularrek eta Rural Kutxan irekitako kontuarenek bat etorri behar dutela.

Kosturik edo komisiorik al du?

Bat ere ez, Kontuak Lekualdatzeko Zerbitzua guztiz doakoa da.

Zer gertatzen da formularioa behar bezala bete ez badut?

Lasai egon, ez da ezer gertatuko. Rural Kutxako aditu batek dokumentua berrikusi eta zurekin harremanetan jarriko da espedientearen egoeraren berri emateko eta, behar izanez gero, formularioa zuzentzeko. 

Garrantzitsua 

  • Beste entitatean duzun kontua ixteko, kontu horri lotutako produktu guztiak (finantza-produktuak, zordunketa- eta kreditu-txartelak, etab.) deuseztatu eta kitatu gabe dagoen zor oro erregularizatu behar duzu. 
  • Formularioan adierazten duzun exekuzio-egunak formularioa sinatzen duzun eguna baino 13 egun baliodun geroagokoa izan behar du gutxienez. 
  • Ordainagirien edo nominen igorle batzuek ez dute helbideratzea aldatzea onartzen baldin eta hirugarren batek eskatzen badu eta ez titularrak/onuradunak. Hala balitz, informazioa eman eta egin beharreko kudeaketetan lagunduko dizugu.  
  • Kontuaren titular guztiek hala jatorri-kontuarenak nola xede-kontuarenak izan beharko dute.