Cargando contenido, por favor espere...
  • Rural Kutxa

    Kanal Digitalen datuak babesteko politika

    Tramados verdes

Webaren erabiltzaileen datuak babesteko politika

 

1.       Tratamenduaren arduraduna  Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

1.1.    Izena: Rural Kutxa, Sociedad Cooperativa de Crédito (aurrerantzean, arduraduna). IFK: F31021611. Helbidea: Foruen plaza 1, Iruña (Nafarroa). Jarri gurekin harremanetan bezeroari arreta emateko helbide elektronikoaren bidez (info@ruralkutxa.com), telefonoz (948 168 100) edo gure bulego-sarean.

1.2.    Datuen babesaren ordezkaria (aurrerantzean, DBO) arduratuko da gure entitatean zure pribatutasuna zaintzeaz. Harekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@ruralkutxa.com helbide elektronikora, edo igorri gutuna entitateko helbidera, “Datuen Babesaren Ordezkaria” erreferentzia jarrita. 

 

2.       Irismena Nori egokitzen zaio informazio hau?

2.1.    Webaren erabiltzaileen datuak babesteko informazio gehigarri hau tratamenduaren arduradunaren web-orrietako inprimakien bidez bildutako datuen tratamenduei bakarrik egokitzen zaie, bai eta erakundeak datu pertsonalen bat jasotzeko erabiltzen dituen beste kanal digital batzuen bidez ere (adib. WhatsApp).

 

3.       Datuen jatorria eta kategoria Zein da datuen jatorria eta zer datu-kategoria tratatzen ditugu?

3.1.    Webgune honen bidez kudeatzen diren datu pertsonalak formularioen bidez ematen dizkiguzunak baino ez dira izango. Ez da datu pertsonalik lortzen beste iturri batzuetatik.

3.2.    Tratatutako datuen kategoriak identifikaziorako eta harremanetarako datuak dira: izen-deiturak, NAN/AIZ, posta-kodea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

3.3 Erakundearekin harremanetan jartzeko WhatsApp-a erabiliz gero, zure izen-abizenak, telefono-zenbakia, posta-kodea eta NAN/AIZ baino ez ditugu jasoko, bezeroa zaren ala ez egiaztatzeko.

 

4.       Helburua  Zer helburutarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

4.1.    Zurekin harremanetan jartzeko eta gure webgunean jarritako formularioen bidez bidaltzen dizkiguzun kontsultei eta informazio-eskaerei erantzuteko tratatuko ditu arduradunak identifikaziorako eta harremanetarako datuak eta erakundeak erabiltzen dituen kanal digitalen bidez bidaltzen dizkiguzun informazio-eskaerak (gure webgunean jarritako formularioak, WhatsApp, etab.).

4.2.    Berariaz baimentzen baduzu, eta gure entitateko bezeroa ez bazara, gure entitateak merkaturatutako produktu eta zerbitzuen jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugu harremanetarako datuak. Gainera, “DEIA JASO” zerbitzuaren bidez zurekin harremanetan jartzeko eskatzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa emateko erabiliko dugu zure telefonoaren datua. Halaber, deian zehar identifikazio eta harremanetarako datuak ematen badizkiguzu, dei horretan eskainitako zerbitzuaren jarraipena egiteko erabiliko dira.

4.3     Rural Kutxaren bezeroa bazara, Entitateak WhatsApp erabiliko du komunikazio-kanal gisa, gure produktu eta zerbitzuei buruzko arreta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Horrez gain, jakin ezazu zure kontsulta kudeatzen duzun bitartean gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezakezula. 

4.4 Berariaz baimentzen baduzu, adierazitako helbide elektronikoa gure entitateak egindako aldizkako newsletterrak igortzeko erabiliko da.

Ez dago aurreikusita profil edo erabaki automatizaturik egitea identifikatutako tratamenduetarako.

 

5.       Legitimazioa Zer legitimazio dago zure datuak tratatzeko?

5.1    Hauek izan daitezke zure datu pertsonalak 4.1 eta 4.3 ataletan zerrendatutako helbururako (erabilitako formulario eta kanalaren arabera) tratatzeko legitimazioa: kontsulta-formularioetan eta informazio-eskaeretan, webgunearen bidez, emandako baimena, edo kontratu aurreko neurrien aplikazioa edo kontratu baten exekuzioa, informazioa eskatzen duzunean edo horien bitartez kontsultak egiten dizkiguzunen.

5.2.    4.2 eta 4.4. ataletan zerrendatutako zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua askatasunez emandako baimena da, horretarako jarritako botoia edo laukia markatuz.

 

6.       Gordetzea  Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

6.1.    Erakundeak erabilitako kanal digitalen bidez jasotako datuak (gure webguneetan jarritako web-formularioak, WhatsApp, etab.) urtebetez gordeko dira. Epe hori igarota, datuak ezabatu egingo dira.

6.2.    Gordetzeko epe hori web-orrietako formularioen bidez bildutako datuei bakarrik aplikatuko zaie, baldin eta gure entitateko bezeroa ez bazara; bezeroa bazara, informazioa gordetzeko epeak Bezeroen Datuak Babesteari buruzko gure informazio gehigarrian, gure webguneko “Datuen babesa” atalean, adierazitakoari jarraiki arautuko dira.

 

7.       Hartzaileak  Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

7.1.    Tratamenduaren arduradunak tratatuko ditu datuak, baita entitateak kontratatutako zerbitzuen eragile edo hornitzaileek ere, halakorik kontratatuz gero. Datuen babesaren arloko agintariek onetsitako ereduei lotutako kontratu eta bermeen mende egingo da hori beti.

7.2.    Hosting-zerbitzuak emateko, hornitzaile nagusia Rural Servicios Informática da.  

7.3.    WhatsApp komunikazio-kanala erabiliz gero, nazioarteko datu-transferentziak egingo dira, hemen argitaratuta dauden WhatsApp Business-en baldintzen arabera: https://www.whatsapp.com/legal/

 

8.       Eskubideak Zeintzuk dira zure eskubideak?

8.1.    Eskuratzeko eskubidea: Eskubidea jakiteko zer datu-mota tratatzen ari garen eta nolako tratamenduak egiten ari garen, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (aurrerantzean, DBEO) 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

8.2.    Zuzentzeko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak aldatzea eskatzeko, horiek ez badira zehatzak edo egiazkoak, edo ez badaude eguneratuta.

8.3.    Aurka egiteko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak helburu jakin batzuetarako ez erabiltzea eskatzeko. Hori horrela, tratamendua zure adostasunean oinarrituta badago, adostasuna edozein unetan ukatzeko eskubidea duzu. Halaber, zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu. Hori guztia DBEOren 21. artikuluarekin bat.

8.4.    Ezeztatzeko edo ezabatzeko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko, jada tratamendua ez denean beharrezkoa.

8.5.    Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubidea zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; hala eginez gero, erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko edo errekerimendu judizialei edo legezko eskakizunei erantzuteko bakarrik gordeko dira.

8.6.    Eramateko eskubidea. Eskubidea guri emandako datuen eramangarritasuna eskatzeko (erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasoko dituzu), eta beste arduradun bati igorriak izateko ere, DBEOren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat.

8.7.    Baimena ezeztatzea. Edozein unetan ezeztatu dezakezu aurrez emandako adostasuna, inolako kalterik gabe.

8.8.    Erreklamazio bat aurkeztea. Edozein unetan aurkez dezakezu erreklamazioa kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean. Espainian, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia jotzen da erakunde eskuduntzat, kasu batzuetan erkidegoetako edo nazioz gaindiko beste erakunde batzuek izan ditzaketen eskumenen kaltetan izan gabe, Datuak Babesteko Erregelamenduaren eta nazioko araudiaren arabera.

 

Datuen babesaren ordezkariarengana ere jo dezakezu, helbide elektroniko honen bidez: protecciondedatos@ruralkutxa.com.

 

Adierazitako eskubideetako edozein gauzatzeko, igorri idazki bat Rural Kutxa, Sociedad Cooperativa de Crédito-ra, helbide honetara: Foruen plaza 1, 31003 PK, Iruña; edo, bestela, helbide elektroniko honetara: protecciondedatos@ruralkutxa.com. Zure NANaren kopia edo identifikatzeko beste agiri ofizial batena atxiki beharko duzu.