Rural Kutxa
Zer da MiFID II?
MiFID (Markets in Financial Instruments Directive) inbertsio-zerbitzuak arautzen dituen Europako zuzentarau bat da. Horrenbestez, zuzeneko eragina du kreditu-entitateek edo inbertsio-enpresek bezeroei edo bezero izan daitezkeenei informazioa emateko, aholkatzeko edo finantza-produktuak saltzeko moduan. Zuzentaraua indarrean dago 2007ko azaroaren 1az geroztik.
MiFID II, aldiz, 2014/65 Zuzentaraua da. Funtsean, MiFIDen finkatutako arauak hobetzen dira hartan, eta indarrean sartu zen 2018ko urtarrilaren 3an.
Zer helburu ditu MiFID IIk?
- Inbertitzaileentzako babesa eta gardentasuna indartzea, eta, era berean, jokabide-arauak eta lehiatzeko baldintzak sendotzea, finantza-tresnak negoziatzen eta likidatzen direnean.
- Arauzko esparru erkidea txertatzea, finantza-zerbitzuak bateratzen dituena Europar Batasunean.
- Finantza-merkatuen gardentasuna eta gainbegiratze-lanak areagotzea, eta merkatuek, prezioak eratzean, ongi funtzionatzen dutela zaintzea.
- Finantza-entitateen jokabidea arautzea, eta haien arteko lehia handiagotzea.
Inbertsio-zerbitzu nagusiak
- Salmenta, aholkuak emanda, Bezeroei gomendio pertsonalizatuak ematen zaizkie, norberaren inguruabarrak oinarritzat hartuta: finantza-egoera, arrisku-profila, finantza-tresnen gaineko ezagutzak edo horiekin eskarmentua izatea, eta inbertsioen helburuak.
- Salmenta, aholkurik eman gabe (merkaturatzea), Bezeroek inbertsio-produktuak direla-eta ematen dituzten aginduak gauzatzen eta izapidetzen dira. Rural Kutxak zuretzat egokitzat jotzen dituen finantza-tresnak besterik ez dizu eskainiko. Zure ekimenez, konplexua ez den finantza-tresna bat kontratatzeko eskatzen baduzu, Rural Kutxa ez dago zure ezagutzak eta eskarmentua ebaluatzera derrigortuta.
- Zorroen kudeaketa diskrezionala: Entitateak inbertsioak kudeatzen ditu, bezeroek emandako aginduarekin bat etorriz. Agindu horren zer-nolak zorroa kudeatzeko kontratu espezifiko batean jasotzen dira.
Zer produkturi aplikatzen zaie?
- Errenta aldakorra
- Errenta finkoa
- Moneta-merkatuko tresnak
- Inbertsio kolektiboko erakundeak; besteak beste, inbertsio-funtsak
- Deribatuak merkatu antolatuetan eta OTC gisakoak (merkatu antolatuetan kotizatzen ez diren deribatuak)
- Produktu egituratuak edo erreferentziadunak
- Beste finantza-balore edo -aktibo hibrido batzuk
Produktu guztiak ez dira berdin konplexuak, eta ez dute arrisku-maila bera izaten. Hori dela bide, MiFIDen bi produktu-mota bereizten dira, unean-unean aplikagarri den legeriarekin bat, eta konplexutasun-mailaren arabera sailkatzen dira: produktu konplexuak eta konplexuak ez diren produktuak.
Besteak beste, MiFIDek ez die produktu hauei eragiten:
- Kontu korronteak
- Ageriko aurrezki-libretak
- Epe finkorako ezarpenak
- Etekin aldakorreko eperako gordailuak, kapitala bermaturik
- Pentsio-planak
- Aurrezki-aseguruak (P2000, PVI, Unit Linked…)
- Ordaintzeko bitartekoak
Nola egokitzen zaio produktua bezeroari?
MiFIDek bi ebaluazio- edo test-mota aurreikusten ditu, bezeroek egin beharrekoak egoeraren arabera.
- Gaitasunari buruzko testa
Bezeroen ezagutzak eta eskarmentua, inbertsioen helburuak, finantza-gaitasuna ebaluatzen dira eta iraunkortasuna-lehentasunak. Edozein kasutan ere, testa egingo da inbertsioen gaineko aholkuak ematen direnean (kontratu baten bidez).
Hala ere, finantza-tresnen kontratazio jakin batzuetan, eta une jakinetan soilik, Rural Kutxak bezeroen ezagutzak eta eskarmentua, inbertsioen helburuak, eta finantza-gaitasuna ere ebaluatuko ditu.
- Egokitasunari buruzko testa
Bezeroek kontratatuko duten tresnaren gainean dituzten ezagutzak eta eskarmentua ebaluatzen dira. Produktua konplexua denean eta kontratatzeko ekimena bezeroena denean egiten da, edo, konplexuak ez diren produktuen kasuan, bezeroek adierazten dutenean eragiketaren ekimena Rural Kutxarena dela.
Norentzat da onuragarria MiFID?
MiFIDek jokabideari buruzko zenbait arau finkatzen ditu, bezeroekin aplikatu behar direnak, zer zerbitzu ematen den, zer produktu den eta nolako sailkapena duten kontuan harturik.
Rural Kutxak MiFID araudiarekin bat datozen babes-neurriak ditu, eta gauzatu egiten dira inbertsio-produktu eta -zerbitzu jakin batzuk kontratatu aurretik eta ondoren.
INBERTSIOA EGIN AURRETIK
A. Bezeroa hiru kategoriaren arabera sailkatzen da. Babes-maila handienetik txikienera antolatzen dira, honela:
- Txikizkakoa: partikularrak, ETEak
- Profesionala: enpresa handiak, erakundeetako inbertitzaileak...
- Kontrako alderdi hautagarria: banketxeak, kutxak, entitate arautuak...
Rural Kutxak kategoria bat esleitzen dio bezero inbertitzaile bakoitzari, hark ohiko bulegoan eskatuta alda daitekeena, baldin eta arauan finkatutako eskakizunak betetzen badira.
Nolanahi ere, sailkapena aldatzen bada ezagutzen eta finantza-eskarmentuaren maila handiagoko kategoria batera, baliteke mugak sortzea bezero gisa jasotzen den babesari begira, Rural Kutxak inbertsio-zerbitzuak emateko.
B. Bezeroei informazio zehatza eskatzen zaie egokitasunari eta gaitasunari buruzko testen bitartez, zer inbertsio-zerbitzu emango zaien. Hala, ebaluatzen da produktuak egokiak al diren, ezagutzak eta eskarmentua kontuan hartuta (produktuak merkaturatzea), edo inbertsio-profilarekin bat al datozen (aholkuak ematea eta zorroen kudeaketa diskrezionala).
C. Bezeroei informazioa ematen zaie, inbertsio-produktu eta -zerbitzuen izaera eta arriskuak ulertzeko modukoa, eta erabakiak hartzen laguntzen zaie.
INBERTSIOA EGIN BITARTEAN ETA ONDOREN:
-
Egiten diren eragiketak behar bezala dokumentatzen dira.
-
Bezeroen aginduak bizkor eta arin kudeatzen dira, Rural Kutxak bezeroen eskura jartzen dituen kanalen bitartez.
-
Aginduak gauzatzeko edo hobeto gauzatzeko politika aplikatzen da, eta, eragiketa bakoitza eginda dagoenean, berretsi egiten da.
-
Bezeroei beren inbertsioei buruzko informazioa bidaltzen zaie aldian behin.
-
Inbertsioei buruzko txostenak: aurrezki- eta inbertsio-produktuen bilakaera jasoko du, baita dagokion aldian posizioetan gertatutako aldaketak ere.
-
Produktuak eta zerbitzuak direla-eta sortzen diren kostuei buruzko informazioa bidaltzen die Rural Kutxak bezeroei, urtean behin, gutxienez.
-
-
Entitateak ebaluazio-testak eguneratzeko eskatzen die bezeroei, araudian finkatuta dagoen periodikotasunaz.
Inbertitzaileak babesteko zer alderdi berri finkatu dira MiFID IIn?
-
Langileen prestakuntza: > inbertsioei buruzko informazioa edo aholkuak ematen dituzten langileek ezagutza eta eskarmentu egokiak izan behar dituzte. Finantza-entitateek egiaztatu behar dute inbertsio-produktuei buruzko informazioa edo aholkuak emateko ezagutzak dituztela.
-
Gaitasunaren ebaluazioa: MiFID IIk gaitasunari buruzko testaren hainbat alderdi indartzen ditu. Zehatz-mehatz, galerei eusteko gaitasunari (finantza-egoeraren harira) eta bezeroak arriskuarekiko duen tolerantziari (inbertsioen helburuei dagokienez) buruzko informazio gehiago biltzen da, lehenago baino. Hartara, gomendioak are hobeto egokitu daitezke bezeroen premietara.
-
Xede-merkatua zehaztea: finantza-entitateek beren produktuak edo zerbitzuak onartu eta berrikusteko prozedura izan behar dute, eta, horrez gain, eskaintza egiten dieten bezeroen kategoria ere zehaztu behar dute.
-
Bezeroentzako informazioa: eskaini aurretik, inbertsio-produktu eta -zerbitzuen ezaugarriak xehe-xehe azaldu behar zaizkie bezeroei, bereziki, horiek dakartzaten arriskuak, kostuak eta gastuak. Orobat, kontratatu ondoren eskatzen den informazioa ere handiagoa da lehen baino.
-
Pizgarriak kobratzea: se finantza-entitateek hirugarrenen pizgarriak kobratu ditzaketen egoerak mugatu egiten dira. Halakoak kobratzeko, bezeroei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea bestela baino hobea dela egiaztatu behar da. Halaber, entitateak jasotzen dituen pizgarri guztiei buruzko informazio zehatza eman behar zaie bezeroei.
-
Sor daitezkeen interes-gatazkak identifikatzea eta kudeatzea: interes-gatazkak identifikatu, kudeatu eta prebenitzeko politikak indartu egin dira.
Informazio interesgarri gehiago
HOBETO GAUZATZEKO POLITIKA
Entitateak hartutako neurriak deskribatzen dira, gure bezeroen eragiketetan emaitza ahalik eta onena izateko xedea dutenak. MiFID II indarrean sartzea dela eta, bezeroen aginduak helarazten duten bitarteko eta gauzatzeko zentro nagusiei buruzko informazioa argitaratuko dugu urtero, finantza-produktu bakoitzerako. Halaber, gauzatzean kalitatea nolakoa izan den ere adieraziko dugu.
PIZGARRIEN POLITIKA
Informazioa ematen da entitateak jaso edo hirugarrenei ordaindu diezazkiekeen komisio, ordainsari edo diruzkoak ez diren onuren existentziari, izaerari eta zenbatekoei buruz. Argiago gera dadin zer pizgarriak kobratu edo ordaintzen diren, zenbatekoaren berri emango dizugu eragiketa kontratatu aurretik. Zenbateko zehatza jakin ezin bada, hura kalkulatzeko metodo bat edo zenbatespena adieraziko dira. Halakoetan, geroago emango da zenbateko zehatzaren berri.
Pizgarrien politika (hobekuntza kalitatean)
Honekin batera doan dokumentuan, entitateak, bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, aplikatzen dituen neurriak/ekintzak erakusten dira. Ezarritako neurriek/ekintzek zerikusia dute pizgarrien kobrantza justifikatzen duten araudiak identifikatutako eskakizunekin, bai eta lotutako inbertsio-zerbitzuekin eta entitatean identifikatuta ditugun bezero-segmentuekin ere, kontuan hartuta segmentukako kategorizazioek korrelazioa dutela jasotako pizgarrien bolumenarekin.
INTERES-GATAZKEN POLITIKA
Zerbitzuak ematen direnean sor daitezkeen interes-gatazkak detektatu, prebenitzeko edo, hala badagokio, kudeatzeko neurriak eta prozedurak ditu entitateak, gaur egun. Aski ez badira, entitateak interes-gatazken izaera orokorra, jatorria eta arriskuak arintzeko neurriak azalduko dizkizu, ekin aurretik.
FINANTZA-TRESNAK BABESTEKO POLITIKA
Principales criterios del procedimiento para la prestación de servicios de inversión
EXEKUZIO-ZENTRO NAGUSIAK (RTS 28)
Europako Batzordearen 2017/576 (EB) Erregelamendu Delegatuari jarraikiz, exekuzio-zentro nagusien nortasuna erantsitako agirian jaso dira, gure bezeroen aginduak gauzatu diren negozio-bolumenari erreparatuz.
KONTRATUAREN AURREKO INFORMAZIOA