(1) Adibidea 10.000 euroko batez besteko saldoa duen kontu baterako: ITN: % 2 UTB: % 2,015. Interes gordineko 50€-ko ordainketa hiru hilean behin, zeinari Ogasuneko atxikipena aplikatu behar baitzaio. Lehenengo 12 hilabeteetan.
(2) Europa SEPA transferentziak eurotan doan ruralvía, kutxazain eta banka telefonikoaren bidez komisiorik gabe 24 hilabetez.
(3) 300 euroko hobaria nomina edo pentsio bat gurean lehen aldiz helbideratzean, gutxieneko zenbatekoa hilean 1.200 € izanik eta 30 hilabeteko iraupen-epearekin. Ezinbestekoa da zordunketako edo kredituko txartel bat Rural Kutxan kontratatzea, baita Ruralvía, infomail edo postontzi birtualeko doako zerbitzuak ere. Eta familia-unitatearen etxeko ordainagiri guztiak helbideratu behar dira: argia, gasa, telefono mugikorra, Internet, ura, jabeen erkidegoa edo ordainpeko telebistak, hiru izanik helbideratu beharreko etxeko ordainagiri berrien gutxieneko kopurua. Baldintza hauek Rural Kutxako bezero berriei soilik aplikatuko zaizkie, betiere 18 urtetik gorako pertsona fisikoak izanik, 2025eko ekainaren 30era bitarte. Rural Kutxa kontu bat, gehienez, familia-unitate bakoitzeko. Oinarriak gure bulegoetan eskura daitezke. Sustapen-hobaria diruzko kapital higigarriaren etekin bat da, eta indarra duen araudi fiskalaren arabera dagokion atxikipenari lotua dago.
(4) Sustapena 2025eko ekainaren 30era arte da baliagarria Rural Kutxako Joven In Programan alta egiten duten lehen 3.000 pertsonentzat. 40 € ordainduko dizkizugu Vip District aplikazioan, deskontu esklusiboekin eta cash back itzulketekin plataformaren bidez. Doako zerbitzua Rural Kutxako Joven In Programako bezero direnentzat da bakarrik, baldin eta plataforman erregistratu badira.
Gure Joven In paketean alta egin ondoren, eskatu 40 €-ak Rural Kutxako gure 254 bulegoetako edozeinetan eta baliatu Vip District-en deskontuez.
Vip District-en 40 €-ak jasotzeko, 18-30 urte bitartean izan behar dituzu (biak barne), eta Joven In paketea kontratatu:
- Kontu korrontea, komisiorik eta mantentze-gasturik gabea. Adibidez, batez besteko 4.000 €-ko saldoa duen kontu baterako: ITN: % 0. UTB: % 0
- Doako korrespondentzia elektronikoa (Infomail edo Postontzi Birtuala) eta Ruralvía Banka Digitala.
- BIZUM-a doan aktibatzea.
- Vip District plataforman alta doan egitea: https://clubcajaruraldenavarra.vipdistrict.com/login-input.action
Rural Kutxak Joven In Programako bezeroei baino ez die eskaintzen VIP DISTRICT. Zerbitzu % 100 digitala eta kosturik gabekoa. VIP DISTRICT SL-k eskainitako zerbitzua. IFZ: B65272445