Ekintzaileak
Ekintzaileentzako Inicia Programa ezagutzen duzu?
Lehentasunezko baldintzak
Zure beharretara moldatzen gara
Aholkularitza espezializatua
- Gris claro
No te pierdas nuestras novedades para Autónomos y Negocios
- Gris oscuro
Zuretzat garrantzitsua den horretan laguntzen dizugu
Ekintzaileentzako Inicia Programa ezagutzen duzu?
Rural Kutxaren Ekin programaren bitartez, zure ametsetako ideia, proiektua edo negozioa egia bihurtzeko baliabideak emango dizkizugu.
EKINTZAILEENTZAKO GIDA PRAKTIKOA
Rural Kutxan adituak gara enpresentzako proiektu berrien inguruan aholkua ematen. Ekintzaile moduan, alderdi garrantzitsuak hartu beharko dituzu kontuan, besteak beste proiektuaren dimentsioa eta ekonomia-bideragarritasuna, zure produktu edo zerbitzuak asetuko dituen beharrak, finantza-plana, langileen kontratazioa eta abar.
Nahiz eta alderdi ugari hartu behar diren kontuan, ezinbestekoa da negozio-plana prestatzen hastea, bertan zehaztuko baitira aipatutako ezaugarri guztiak. Horrez gain, negozio-plana ibilbide-orri bezala erabili daiteke negozioaren funtzionamendua aztertu eta egiaztatzeko.
1. LANDU ZURE NEGOZIORAKO IDEIA
Lehenik eta behin, zure proiektuaren berezitasunak aztertu behar dituzu, hau da, nola asetuko dituzun bezeroen beharrak zure produktu edo zerbitzuaren bitartez. Hau izango da zure balio-proposamena.
Ondoren, gure proiektua irudikatu behar dugu, eta, horrekin batera, proiektuaren ahulgune eta indarguneak eta negozio-eredua. Horretarako, Canvas erabiltzea gomendatzen dugu. Canvasak nola egin jakiteko irakurri artikulu hau.
Ekintzaileentzako urrats garrantzitsuenetako bat negoziorako ideia baliozkotzat jotzea da.
Horretarako, irten kalera, jarri harremanetan etorkizunean bezeroak izan litezkeenekin, galdetu ea zure produktu edo zerbitzua erosiko luketen, zer aldatuko luketen, zein behar dituzten... Horri esker hainbat akats zuzendu ahal izango dituzu proiektuari hasiera eman baino lehen.
Hemen zenbait galdera aurki ditzakezu bezeroei galdetzeko, guztiak metodologia arinetan oinarrituta Lean Start Up.
2. BIDERAGARRITASUN-PLANA ZEHAZTEA
Probek emaitza onak ematen badituzte, hurrengo pausua bideragarritasun-plana prestatzen hastea da. Gure ustez, bideragarritasun-plan batek egitura hau izan behar du.
Une oro gida bezala erabiliko duzun ibilbide-orria izango da, eta bertan zure negozio berriaren arlo guztiak zehaztu beharko dituzu, baita horietako bakoitzean egingo dituzun ekintzak ere. Sareko tresna honen bitartez zuk zeuk egin dezakezu.
3. IZAPIDEAK ETA FORMALITATEAK
Rural Kutxan hitzarmenak sinatzen ditugu gure ingurunean ekintzaileei laguntzen dieten eragileekin. Hona hemen esteka batzuk hitzarmen horiei buruzko informazioa eskuratzeko:
Autonomia-erkidegoen arabera sailkatu (erantsi irudia izen eta hiperestekarekin):
-
Nafarroa: CEIN, Cámara Navarra, ANEL, EDER Partzuergoa, TEDER eta CEDERNA GARALUR.
-
Errioxa: FER, ADER-Emprenderioja, Cámara Rioja.
-
Euskal Autonomia Erkidegoa: Garapen, EAEko eskualdeko garapen-agentzien zerrenda.
-
Araba: Arabako Merkataritza Ganbera, Metxa, Bic Araba, Ajebask, Erkide.
-
Gipuzkoa: Bidasoactiva, Aspegi.
-
Bizkaia: Grupo Integra, Elkar Lan, Bilbao Ekintza.
-
4. FINANTZAKETA
Honaino iritsi bazara, dagoeneko prestatu duzu zure bideragarritasun-plana, eta kalkulatu duzu zeintzuk izango diren proiektuak izango dituen finantzaketa-beharrak.
Pozik elkartuko gara zurekin zure negozio berriaren inguruan mintzatzeko; horrez gain, finantzaketaren inguruko aholkuak emango dizkizugu zure proiektuari hasierarik onena emateko.
Jar zaitez harremanetan gurekin ➜
5. BESTE ESTEKA BATZUK
Nahi izanez gero, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen esteka batzuk.
-
Nafarroako enpresa-sorkuntzari buruzko webgunea: www.navarraemprende.com
Rural Kutxako multidivisa STaren bidez, atzerriko bezeroei beren herrialdeko monetan ordaintzeko aukera emango zaie, eta beren saltokiak salmentak eurotan kobratzen jarraituko du.
Horrela, nazioarteko txartela (euroa ez den dibisa batean emana) duten bezeroek beren erosketak ohiko txartelarekin ordaindu ahal izango dituzte, eta abantaila gehigarriak izango dituzte: unean bertan jakin beharko dute zer truke-mota eta kargatuko zaien erosketaren zenbateko zehatza.
Eta hori guztia zure saltokirako inolako kosturik gabe.
Zerbitzu hau kontratatzeko, jarri harremanetan zure ohiko bulegoarekin.
Abantailak zuretzat
Kosturik gabe |
Erraza |
Balio erantsiko zerbitzua |
Likidazioa, |
Abantailak zure bezeroentzat
Beren monetan |
Ordaindu behar |
Egunero |
Ez dago |
Nori dago zuzendua?
Promueve Programa Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren bitartez kotizatzen duten autonomo eta profesionalei dago zuzendua, baita mutuaren bitartez kotizatzen duten profesional liberalei.
Zein baldintza bete behar ditut?
Gizarte Segurantzako autonomo-kuota edo mutuaren ordainketa helbideratu beharko dituzu Rural Kutxan, eta, horrekin batera, bi lotura-adierazle bete beharko dituzu, jarraian kontsulta ditzakezunak*.
Promueve programaren abantailez baliatzeko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzari autonomo gisa egin beharreko ordainketa edo Mutuari ordaindu beharreko kuotarena Promueve kontuan Rural Kutxako kontu batean helbideratua izatea, hiru hilean gutxienez 1.800 €-ko diru-sarrerak izatea eta, gainera, bigarren mailako lau betekizun hauetako bi betetzea:
- Ruralvía doako zerbitzua eta infomail korrespondentzia edo postontzi birtuala kontratatuta izatea eta mugikorra eta helbide elektronikoa ematea zure bulegoan.
- Helbideratutako bi ordainagiri gutxienez ordaintzea hilean.
- Inbertsio-funtsetan edo pentsio-planetan / BGAEtan saldoa izatea, edota aurrezki-asegurutan edo baloretan.
- Aseguru bat gutxienez kontratatuta izatea.
**Betekizunak horiek bete eta hurrengo hileko 20an berrikusiko dira.**
Beherapenak eskuratzeko baldintzak
Gutxieneko baldintzak betetzen dituzten autonomoei eta profesionalei aplikatuko dizkiete.
Hobari horiek programan sartu eta hurrengo hileko 20tik aurrera aplikatuko dira, bezeroa lehen titularra den kontu guztietan.
- Gris claro
Ezagutu online egin dezakezun guztia