
iPhonea baduzu, zure erosketak azkar, eroso eta seguru ordaindu ahal izango dituzu Apple Pay-rekin.
Gehitu zure txartelak pausu gutxitan
Hurbildu zure gailua TPVra eta ordaindu
Egiaztatu zure erosketa Face ID edo Touch ID erabilita
Ahaztu diru-zorroa: ordaindu zure erosketa guztiak mugikorrarekin
Rural Kutxaarekin, eskudirurik eta txartelik gabe atera zaitezke erosketak egitera.
Mugikorra badaramazu, dirua daramazu.
iPhonea baduzu, zure erosketak azkar, eroso eta seguru ordaindu ahal izango dituzu Apple Pay-rekin.
Gehitu zure txartelak pausu gutxitan
Hurbildu zure gailua TPVra eta ordaindu
Egiaztatu zure erosketa Face ID edo Touch ID erabilita
Zure telefonoa Androida bada, harekin ordaindu ahal izango duzu TPV Contactless duen edozein dendatan. Mugikorraren bidezko ordainketa zerbitzua aktibatzeko, deskargatu Google Pay aplikazioa eta gehitu Rural Kutxako zure txartelak.
Ordaindu saltoki guztietan zure mugikorra soilik erabilita
Gehitu zure txartel guztiak modu errazean
Lortu deskontuak eta giftcard-ak
Ikusi online egin dezakezun guztia
Ohiko galderak
Ruralvía pay app-a deskargatzeko, zure mugikorretik Google Play-n edo App Store-n sartu eta bilatzailean “ruralvía pay” adierazi besterik ez duzu egin behar.
Ez. Zerbitzuaren ezinbesteko baldintza da zure erakundearen txartel bat izatea gutxienez.
Gaur egun Rural Kutxaren Bizum zerbitzua doakoa da gure bezeroentzat.
Zerbitzuan alta emateko gonbita bidaliko diogu, dirua jaso dezan.
Dirua jaso ahal izateko, beharrezkoa da finantza-erakunderen batekin Bizumen alta emana izatea.
Bai, ruralvía pay aplikazioan sartzen zarenean, beste erakunde batekin alta emana duzula ikusiko dugu, eta berehala gurekin etorri ahal izango zara eta ruralvía pay erabiltzen hasi, dirua Bizum bidez bidaltzeko eta jasotzeko.
Oso erraza da Bizumen alta ematea. App-an sartu ondoren, sakatu Dirua bidali edo Dirua eskatu aukera zerbitzuan alta hasteko. Bizumen zein kontu-zenbaki erabili nahi duzun aukeratzeko eskatuko dizugu, eta zure telefono mugikorrari lotuta geratuko da. Kontu bat baino gehiago badituzu, nahi duzunean alda dezakezu, Profilaren Kudeaketaren bidez.
Ruralvía pay app berriaren bidez eskura daiteke zerbitzu hori. Beraz, erabili ahal izateko, aplikazioa deskargatu behar duzu Google Play-tik edo App Store-tik, sartu ruralvíaren zure gakoekin eta eman alta zerbitzuan.
Zerbitzu horri lotutako finantza-erakundeak helbide honetan kontsulta ditzakezu: www.bizum.es
Rural Kutxaren Bizum zerbitzuaren bidez, zure kontaktuei dirua berehala bidali, eskatu eta jaso ahal izango duzu mugikorretik, hartzailearen kontu-zenbakia jakin beharrik gabe, haren telefono mugikorraren zenbakia badakizu eta zerbitzuan alta emanda badaude, edozein dela ere haien finantza-erakundea (finantza-erakundeen % 95ek baino gehiagok bermatzen dute zerbitzua).
Bai. Ruralvía pay-tik kontsulta ditzakezu aplikazioan sartutako txartel guztien mugimenduak. Informazio hori berehala aterako zaizu denda batean erosketa aurrez aurre egin ondoren.
Ez. Ruralvía pay-n zure erakundeko txartelak bakarrik eduki ahal izango dituzu.
Oso erraza da ruralvía pay zerbitzuan alta ematea. Bi urrats erraz egin behar dituzu:
Rural Kutxako bezeroa bazara baina ruralvíaren gakorik ez baduzu, zatoz hurbilen duzun bulegora haiek eskuratzeko.
Ez, titularraren NAN, pasaporte edo AIZ berari lotuta egon behar baitute zure zorroko txartel guztiek.
Sar zaitez ruralvía pay mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuan, eta aukeratu zer txartelekin egin nahi dituzun erosketak. Txartel hori izango da zure erosketa guztietarako erabiliko dena, ordainketa bat egiten duzun bakoitzean aplikazioan sartu beharrik gabe.
Gainera, edozein unetan alda dezakezu txartela, aplikazioko Mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuan eskura dagoen txartela aplikazioarekin lotzeko eta hartatik bereizteko aukerarekin.
Ruralvía pay aplikazioa deskargatu eta zure ruralvía gakoekin sartzen zarenean, Rural Kutxako txartel guztiak erakutsiko dizkizu aplikazioak. Ez duzu zuk zeuk gehitu beharrik.
5.0 edo gehiagoko sistema eragilea duen Android mugikorra baduzu NFC antenarekin, zerbitzuari lotutako txartelaren PINa sartu beharko duzu.
Zure mugikorrak sistema eragile txikiagoa badu, zure ruralvía pay sticker-a eskatzen duzunean, PIN zenbaki bat aukeratzeko eskatuko dizugu; zenbaki hori erabili beharko duzu erosketak txartelarekin egiteko, edozein dela ere zure sticker-ari lotutako txartela.
Contactless teknologiarekin ordaintzeko terminalak dituzten saltoki guztietan.
Saltokietan mugikorrarekin ordaindu ahal izateko, ruralvía pay aplikazioa deskargatu behar duzu App Store edo Google Play-ren bidez, ruralvíaren zure gakoekin sartu eta Saltokietan Ordaintzeko zerbitzuan alta eman, erosketak egiteko zein txartel lotu nahi duzun adierazita.
Zerbitzu guztiz segurua da ruralvía pay eta segurtasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu. Gainera, ruralvía pay-n zure kontuei eta txartelei buruzko informazioa eskuratzeko, beti sartu beharko duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin, eta, beraz, ezin izango da sartu zure gakoak ezagutzen ez dituen inor.
Eta mugikorra lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, 91 334 67 80 | 900 822 670 telefonora deitu besterik ez duzu, mugikorraren bidez ordaintzeko zerbitzuari lotutako txartela blokea dezaten eskatzeko, gaur egingo zenukeen bezalaxe zeure txartel fisikoa galtzen baduzu.
uralvía pay zerbitzuarekin zure txartelak eskura izango dituzu beti mugikorrean, erosketak eroso egiteko, gainean eraman beharrik gabe, eta, gainera, nahi duzunean kontsultatu ahal izango dituzu haien mugimenduak.
Zerbitzuan alta emana duten zure kontaktuei ere (senideak, lagunak, etab.) berehala bidali edo eskatu ahal izango diezu dirua, haien telefono mugikorraren zenbakia bakarrik jakinda.
Bai, zerbitzuak honako muga hauek ditu:
MUGA | ZENBATEKOA |
Eragiketa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa | 500 euro |
Eragiketa bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa | 0,50 euro |
IFZ bakoitzeko eta eguneko jasotako zenbatekoa | 2.000 euro |
IFZ bakoitzeko eta hilabeteko jasotako eragiketa kopurua | 150 eragiketa |
IFZ bakoitzeko eta hilabeteko egindako eskaera kopurua | 150 eragiketa |