Zergatik egin alta Ruralvía Pay-n?
Ruralvía Pay-ri esker, beti izango dituzu eskura txartelak mugikorrean, gainean eraman beharrik gabe, erosketak eroso-eroso egin ditzazun, eta, gainera, mugimenduak kontsultatu ahal izango dituzu nahi duzun guztietan.
Zer baldintza bete behar dira mugikorrarekin ordaintzeko zerbitzua erabiltzeko?
Saltokietan mugikorrarekin ordaintzeko, Ruralvía Pay aplikazioa deskargatu beharko duzu App Store edo Google Play bidez, Ruralvíako zure gakoekin sartu eta erosketak egiteko erabili nahi duzun txartela lotu.
5.0 sistema eragilea edo handik gorakoa duen Android mugikor bat baduzu (NFC antena aktibatu behar da), zuzenean mugikorrarekin ordaindu ahalko duzu zerbitzuan alta ematen duzun unetik beretik.
iPhone bat baduzu, [weg:entidad_eu]k eskaintzen duen Apple Pay ordainketa-sistema erabil dezakezu.
¿Dónde puedo comprar con Ruralvía Pay?
Contactless teknologia duten ordainketa-terminalak dituzten saltoki guztietan.
50 € baino gutxiagoko erosketetan, ez da beharrezkoa eragiketa sinatzea; nahikoa da telefono mugikorra salmenta-terminalera hurbiltzea.
50 €-ko edo gehiagoko erosketetan, saltokiko ordainketa-terminalean sinatu beharko duzu erosketa, eragiketa baliozkotzeko, telefono mugikorra hurbildu ondoren.
Nola aukeratuko dut une bakoitzean zein txartelekin ordaindu?
Sartu mugikorrarekin ordaintzeko Ruralvía Pay zerbitzura eta hautatu zer txartelekin ordaindu nahi dituzun erosketak. Txartel hori erabiliko da zure erosketa guztietan, hau da, ez duzu aplikazioan sartu beharrik ordainketa egiten duzun bakoitzean.
Dena den, edozein unetan alda dezakezu txartela; izan ere, mugikorrarekin ordaintzeko zerbitzuaren aplikazioan dagoen txartela lotu eta deslotu dezakezu.
Beste pertsona baten txartela gehi al dezaket, adibidez, senide batena?
Ez, zure zorroko txartel guztiek titularraren NAN, pasaporte edo AIZ berari lotuta egon behar dutelako.
Beste entitate batzuetako txartelak gehi al ditzaket?
Ez. Ruralvía Pay-n [weg:entidad_eu]ko txartelak soilik lot ditzakezu.
Txartelik ez badut, erabil al dezaket mugikorrarekin ordaintzeko zerbitzua?
Ez. Gutxienez zure entitateko txartel bat izan behar duzu derrigorrez zerbitzua erabiltzeko.
Ikus al ditzaket nire txartelen mugimenduak Ruralvía Pay-tik?
Bai. Aplikazioan sartutako [weg:entidad_eu]ko txartel guztien mugimenduak kontsulta ditzakezu Ruralvía Pay-tik. Saltoki batean aurrez aurreko erosketa bat egin eta berehala erakutsiko da informazioa.