Rural Kutxa
PSD2
Zer da PSD2?
PSD2 (Ordainketa Zerbitzuei buruzko Bigarren Zuzentaraua) ordainketa digitalen zerbitzuak arautzen dituen Europako araudia da, kontsumitzaileei segurtasun eta babes handiagoa eskaintzeko.
PSD2 zuzentarauaren helburua Europar Batasunean ordainketa-merkatu bakarra sortzea da. Hala, lehiakortasuna, berrikuntza eta eraginkortasuna sustatuko dira; eta ordainketa elektronikoak errazagoak eta, batez ere, seguruagoak izango dira. Europako ordainketa-merkatua indartzeaz gain, erabiltzaile-esperientzia homogeneoa sortzen da.
Araudi berria 2019ko irailaren 14an sartu zen indarrean, eta kontsumitzaileei zein saltokiei eragiten die.
Era berean, eta partaide guztientzat integratuagoa eta elkarreragingarriagoa den merkatu europarra lortzeko asmoz, hirugarren enpresa hornitzaileei (TPP edo ThirdPartyProvider) aukera ematen die haiek ere ordainketetan esku hartzeko.
Nola eragiten die araudi horrek ordainketa elektronikoei?
PSD2 zuzentarauaren funtsezko zati bat, ordainketa elektronikoetan segurtasun-neurriak aplikatzean, kontsumitzailearentzako gutxieneko autentifikazio-neurri berriak sartzea da. Bezeroen autentifikazio indartuak, SCA gisa ere ezaguna denak (StrongCustomerAuthentication-etik datoz ingelesezko siglak), garrantzi handia hartu du; hari esker, eragiketak are seguruagoak baitira.
Orain arte ere seguruak ziren ordainketa elektronikoak, baina, teknologia berriak sartu direnez, Europako araudiak beharrezko ikusten du segurtasun-neurri horiek indartzea, kontsumitzaileen eta haien datuen babesa areagotzeko.
Helburu nagusia bezeroak iruzurretik babestea da, eta, horregatik, autentifikazio-maila berriak eskatuko zaizkie eragiketetan. Ildo horretatik, autentifikazio bikoitza (SCA) beharko da; beraz, online ordainketa eta eragiketa jakin batzuetan PSD2 zuzentarauak ezartzen dituen 3 faktoreetatik 2 eskatuko zaizkie:
-
Ezagutza: erabiltzaileak dakien zerbait (adibidez, pasahitz bat).
-
Jabetza: erabiltzaileak daukan zerbait (adibidez, mugikorrera bidalitako OTP bat).
-
Atxikipena: erabiltzailea den zerbait (adibidez, elementu biometrikoak, hala nola hatz-aztarna, aurpegi-ezagupena...).
Ordainketa elektronikoetarako segurtasun-maila gehigarri bat da.
PSD2 zuzentaraua 2019ko irailaren 14an jarri zen indarrean, baina txartel bidezko ordainketa elektronikoei dagokien atala ez da 2020ko abenduaren 31ra arte indarrean jarri.
- Gris oscuro