RGADIRUA PENTSIO-PLANA
Plan hau erretirotik gertu dauden pertsonentzako da, errenta finkoan epe motzera inbertitzen lasaitasuna nahi dutenentzat.
Gure pentsio-planen arrisku-maila 2 eta 6 artekoa da. Adierazle horrek pentsio-planaren arriskua neurtzen du, eta datu historikoen arabera kalkulatzen da; halere, gerta daiteke datu horiek planaren etorkizuneko arrisku-profilaren adierazle fidagarri bat ez eratzea. Horrez gain, ezin da bermatu aipatutako kategoria aldatuko ez denik, eta denborarekin alda daiteke. Gure pentsio-planen arrisku-mailari buruzko informazioa kontsultatu dezakezu hemen: www.segurosrga.es.
Prestazioa kobratu edo erreskate-eskubidea erabil daiteke, soilik pentsio-planen eta -funtsen araudian jasotako salbuespenezko likidezia-kasu edo -kontingentziaren bat gertatzen bada.
Mobilizazio-eskubideen, prestazioen eta salbuespenezko likidezia-kasuen balioa pentsio-funtsaren aktiboen merkatuko balioen menpe dago, eta galera garrantzitsuak izan ditzake.
Pentsio Planak
Zure etorkizuna planifikatzen laguntzen dizugu, bizi nahi duzun bizimoduarekin eta egungo zerga-abantaila gorenekin. Zuretzako plan egokia dugu.
30 urte baino gehiago 300.000 bezero baino gehiagoren etorkizuna planifikatzen.
Gizartea, ingurumena eta gobernu ona aintzat hartzen duena. RGABalioa pentsio-plana salbuetsita.
Adituak gara zure lekuan jartzen eta plana onena bilatzen. Etengabeko aholkularitza erretiroa hartu arte.
Plan hau erretirotik gertu dauden pertsonentzako da, errenta finkoan epe motzera inbertitzen lasaitasuna nahi dutenentzat.
Pentsio-plan hau epe luzera aurrezteko pentsatuta dago. Errentagarritasun moderatua bilatzen du, errenta aldakorrean gehienez % 5 inbertituta.
Plan honek errentagarritasuna bilatzen du, errenta finkoaren segurtasunari uko egin gabe, eta gehienez % 20 inbertitzen du errenta aldakorrean.
Plan hau errentagarritasuna eta segurtasuna bilatzen dutenentzat da. Errenta finkoan inbertitzen du, eta % 20-40 artean errenta aldakorrean.
Plan hau epe luzera aurrezteko pentsatuta dago, eta errentagarritasun handiagoa bilatzen du, % 40-75 artean errenta aldakorrean inbertituta.
Plan hau burtsan kotizatzen duten balioetan inbertitzen errentagarritasun gorena bilatzen dutenentzat da, eta % 75-100 artean inbertitu dezake errenta aldakorrean.
Pentsio-plan hau erretiroa urrun duten pertsonentzat da, eta % 75-100 artean Espainiako errenta aldakorrean inbertitzen du.
Ezin hobea da poltsen balioa handitu nahi dutenentzat, aldakortasunaren beldurrik gabe. Azaleratzen ez diren herrialdeen Nazioarteko Errenta Aldakorrean %90etik inbertitzen du, batez ere MSCI World indizea osatzen duten balioetan.
Plan honek inbertsioak modu aktiboan kudeatzen ditu, errentagarritasun hobea lortzeko, eta % 0-100 artean inbertitu dezake errenta aldakorrean.
Plan hau errentagarritasuna eta segurtasuna bilatzen dutenentzat da. Errenta finkoan inbertitzen du, eta % 20-40 artean errenta aldakorrean.
Segurtasunaren eta errentagarritasunaren arteko oreka bilatzen duten autonomo eta norberaren konturako langileentzat. Pentsio Plan mistoa, Errenta Aldakorrean % 5 eta % 30 artean inbertitzen duena.
Errenta finko mistoko plana, erretiro-horizontea 2024. urtea duten bezeroentzat, inbertsioak beren bizi-ziklora egokitu nahi dituzten horientzat.
Errenta aldakor mistoko plana, erretiro-itxaropena 2031. urtetik hurbil duten pertsonentzat, inbertsioak beren bizi-ziklora egokitu nahi dituzten horientzat.
Errenta aldakorreko plana, erretiroa 2038 urtearen inguruan aurreikusten dutenentzat, errenta aldakorra-errenta finkoa posizionamendua beren bizi-ziklora egokituz joan nahi duten horientzat.
Errenta aldakorreko plana, ustez 2045. urtea inguruan erretiroa hartzeko diren pertsonentzat, baldin eta errenta aldakorreko portzentaje handi batean kokatu nahi badute, denborak aurrera egin ahala inbertsioak posizio kontserbadoreagoetara eramanez joateko.
50 urte baino gutxiago badituzu, planean 1.500 eurora arte jarri ahal izango dituzu, eta kopuru hori PFEZaren Oinarri Zergagarri Orokorraren kopurutik kendu ahal izango duzu, zenbateko horrek zure lan edo jarduera ekonomikoen errendimenduaren % 30 gainditzen ez badu.
50 urte edo gehiago badituzu, planean 1.500 eurora arte jarri ahal izango dituzu, eta kopuru hori PFEZaren Oinarri Zergagarri Orokorraren kopurutik kendu ahal izango duzu, zenbateko horrek zure lan edo jarduera ekonomikoen errendimenduaren % 50 gainditzen ez badu betiere (Errioxan % 30). EAEn, 5.000 eurora arteko ekarpena egin dezakezu urtean, eta kopuru hori PFEZaren Oinarri Zergagarri Orokorretik kendu ahal izango duzu.
Zure adinaren, sarreren eta kapital metatuaren arabera (dagoeneko pentsio-plan bat edo aurreikuspen-plan bat baduzu), simulazio hauek egin ditzakezu:
- Zenbat kobratuko duzun erretiroa hartzean
- Zenbateko ekarpena egin behar duzun pentsio-planean
- Zer plan komeni zaizun
- Zer zerga-aurrezki izango duzun
Pentsio-Plan Gidaliburuak
Ezagutu Rural Kutxaren nazio-mailako pentsio- eta aurreikuspen-planen gidaliburua.
Ezagutu Rural Kutxaren pentsio- eta aurreikuspen-planen gidaliburua Nafarroako Foru Komunitatearentzat.
Pentsio-planetako partaidearentzako oinarrizko datuen dokumentuan eskura dago helbide hauetan: https://www.segurosrga.es/particulares/Paginas/planes-pensiones-prevision.aspx edo www.ruralvia.com.
Entitate kudeatzailea: RGA Rural Pensiones, IFK: A 78963675, helbidea: Basauri kalea, 14, 28023 Madrid, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Berezian izena emanda G-0131 zenbakiarekin.
Erakunde sustatzailea: RGA Rural Vida SA, IFK: A 78229663, helbidea: Basauri kalea, 14, 28023 Madrid, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Berezian izena emanda G-0595 zenbakiarekin.
Entitate gordailuzaina: Banco Cooperativo Español SA, IFK: A 79496055, helbidea: Virgen de los Peligros kalea, 4-6, 28013 Madrid, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Berezian izena emanda G-0147 zenbakiarekin.