Rural Kutxako enpresentzako kreditu-kontuari esker, diru-kopuru jakin bat izan dezakezu eskuragarri denbora-tarte jakin batez.
Kontuan hartu, maileguetan ez bezala, ez duzu emandako zenbatekoa eragiketaren hasieran jasoko, baizik eta hura erabili ahalko duzula zure beharren arabera. Halaber, baliabide likidoak erabilgarri dituzunean, erabili ondoko zenbatekoak murrizteko erabil ditzakezu. Itzulitako zenbatekoak berriro erabili ahalko dira, emandako mugara arte eta kredituaren indarraldiaren barruan.
Kreditua zure kontu korrontean sustengatzen da, eta “kreditu-kontua” deituko da orduan; funtsak erabili zein dirua sartu ahalko duzu hartan, eta, ondorioz, hala saldo zordunak nola saldo hartzekodunak ager litezke tarteka.
Kreditua erabiltzeko, kontu korronteetako tresna berberak erabili ahalko dituzu: txekeak, txartelak, transferentziak eta abar. Halaber, aldian behingo ordainagiriak, zergak eta merkataritza-efektuak helbideratu ahalko dituzu.