Rural Kutxa
Informazio Instituzionala eta Korporatiboa
Informazio Instituzionala eta Korporatiboa
Izena
Rural Kutxa, KREDITU KOOP. ELKARTEA.
Nortasun Juridikoa “Forma”
Kreditu Kooperatiba
Helburu soziala
Era guztietako eragiketa aktiboak, pasiboak eta zerbitzu erkideetakoak egitea ESPAINIAKO FINANTZA-SISTEMA osatzen duten finantza-entitateentzat.
Sozietatearen helbidea
Honako hau da sozietatearen helbidea: Foruen plaza, 1.. IRUÑA
Inskripzioak
Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko Kooperatiben eta Lan Sozietateen Zuzendaritza Nagusiaren Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 2163/344 S.M.T. zenbakiarekin, Espainiako Bankuan 3008 zenbakiarekin eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan 11. liburukian, 175. folioan, NA 183 orrian.
I.F.Z.: F/31021611
Telefonoa
948 168 100
Organo Sozialak
-
Batzar Orokorra
-
Kontseilu Errektorea
Jarduera-eremua
Jarduera-eremua nazionala da baina, gaur egun, Nafarroa, Errioxa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia probintzietan egiten du lan.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak
-
Entitatearen jatorria Nafarroako lehen sektorean dago eta, horregatik, bertan espezializatutako entitatea da, eta sektore horretako merkatuko liderra erkidegoan.
-
Kutxaren garapen historikoa honako fase hauetan gauzatu da:
-
1. fasea; Negozioa dibertsifikatzea landa-ingurunean dauden etxeko ekonomia eta ETEetarantz.
-
2. fasea; Banka unibertsalaren kontzeptua ezartzea, sektore ekonomiko guztiekin lan eginda.
-
3. fasea; Nafarroako hiri-sektorean hedatzea, Iruñean,Iruñerrian eta erkidego honetako herri nagusietan banatutako bulegoekin, erabateko presentzia izateraino.
-
4. fasea; Geografikoki mugakideak diren merkatuetara, hau da, Euskal Autonomia Erkidegora eta Errioxara hedatzea, “Rural Kutxa” Taldea nazio-mailako banaketa-sare zabal eta osoaz hornituta.
-
-
Hedapen-prozesu horri esker, Rural Kutxak ezarpen-maila handia garatu du banka unibertsalaren kontzeptuan, ekonomiaren sektore guztietan presentzia nabarmena lortzeraino: partikularrak, autonomoak, ETEak, enpresak eta erakunde publiko eta pribatuak.
-
Haren organigrama ia laua da, eta estilo matriziala du erabakiak hartzeko orduan. Horrek bizkortasun handia ematen dio erabakiak hartzeko orduan, bai eta eskumenak eta erantzukizunak esleitzeko orduan ere.
-
Langileen gaztetasuna eta profesionalizazioa azken ekitaldietan lortutako hazkundearen benetako bultzatzaileak izan dira.
Aurkezpen instituzionala
Soziala
Rural Kutxa izaera sozialeko entitate pribatua da, 185.993 BAZKIDE baino gehiago dituen kreditu-kooperatiba; honako bi alderdi hauetara soilik bideratzen ditu lortutako emaitza erabilgarriak:
-
% 90, Rural Kutxako erreserbak igotzera, tokiko ekonomia bultzatzen jarraitu ahal izateko.
-
%10, gizarte-ekintza baliabidez hornitzera.
Kaudimenduna
Kapitalizazio-maila altua duenez, Rural Kutxa Espainiako finantza-sistemako finantza-entitate kaudimendunenetako bat da. Fully Loaded 1. mailako kapital arruntaren ratioa (CET1) % 24,84 zen 2023ko abenduan, hots, finantza-sektore nazionaleko altuenetakoa.
Kalifikatua: rating
Fitch eta Moody's nazioarteko agentziek kalifikatzen dute Rural Kutxa. Lortutako ratingak sektoreko altuenetakoak dira. Hauek dira kalifikazioak 2023ko abenduan: Fitch-ek BBB+ (egonkorra) eman dio, eta Moody's-ek,
Baa1 (egonkorra).
Eficiente: Grupo Caja Rural
Rural Kutxa munduko rating-agentzia nagusietako bik ebaluatua dago. Fitch eta Moody´s-en arabera, finantza-sektore osoan hobekien kalifikatutako entitateen artean dago Rural Kutxa. Sartu hemen gure kalifikazioei buruzko xehetasunak ikusteko.
Eranginkorra: Rural Kutxa Taldea
Rural Kutxa RURAL KUTXA FINANTZA-TALDEAN dago. Europako kooperatiba-ereduan oinarrituta, taldeak aukera ematen dio Rural Kutxari kudeaketan erabateko independentzia mantentzeko eta, aldi berean, finantza-talde handi bati dagozkion eskala-zerbitzuak eta -ekonomiak baliatzeko.
Rural Kutxa Taldea lurralde nazional guztian dago eta 2.346 BULEGO, 9708 ENPLEGATU, 3.115 KUTXAZAIN AUTOMATIKO, 6,3 MILIOI BEZERO ETA 1,5 MILIOI baino gehiago BAZKIDE ditu eta Banco Cooperativo, Rural Servicios Informáticos eta Seguros RGA dira hark partaidetutako enpresa nagusiak.
Kopuruak
Urteko emaitza: 190,8 milioi €
Bezeroentzako kreditua: 9.227 milioi €
Bezeroak: 652.499
Sektore pribatuko bezeroen gordailuak: 12.146 milioi €
Gizarte-ekintzarako zuzkidura: 20,8 milioi €
2023ko abenduaren 31ko xehetasuna
NEGOZIO-BOLUMENA (MILIOI EURO)
- Aktiboak guztira: 16.204
- Bezeroen gordailuak: 12.146
- Bezeroentzako kreditua: 9.227
FUNTS PROPIOAK ETA KAPITAL SOZIALA (MILIOI EURO)
- Funts propioak guztira: 1.730
- Kapital soziala: 243
KAUDIMENA (MILIOI EURO)
- 1. mailako kapital arrunta 1.777
- Kapitala guztira: 1.777
- 1. mailako kapital arruntaren ratioa % 24,16% (SREP-ek gutxienez eskatutakoa: % 7,64)
- Kapitalaren ratioa guztira: % 24,16% (SREP-ek gutxienez eskatutakoa: %11,63)
- 1. mailako kapital arruntaren soberakina SREP-ek eskatutako gutxienekoarekiko: 1.214
Bazkideentzako Informazioa
-
Beti hurbil
“Beti hurbil” leloak entitatearen funtsa berreskuratzen du, funtsezko balioa nabarmendu eta nolakoak eta zer garen deskribatzen baitu; beti gaude eta beti izango gara hurbilekoak eta konfiantzazkoak.