LEASING & RENTING GOMENDATZAILEA

Aukerarik onena aukeratzea aholkatzen dizugu

Loading...

Lehenik eta behin, zuri buruz gehiago jakin nahi genuke. Zera zara:

Partikularra

Autonomoa

Enpresa

  • Gris oscuro
  • Ohiko galderak:

    Zer mantentze-zerbitzu sartzen dira renting-kontratu batean?

    Hona hemen rentingean sartu ohi diren zerbitzuak:

    • Ibilgailuaren kudeaketa osoa: erosketa, matrikulazioa, entrega, mantentzea eta kontratua amaitzean jasotzea.
    • Zergen kudeaketa eta ordainketa: matrikulazioa, zirkulazioa, etab.
    • Asegurua kontratatzea, hainbat modalitatetan (arrisku orotakoa, hirugarrenentzakoa, lapurretakoa, frankiziarekin, hura gabe...).
    • Laguntza errepidean,  nazional edota nazioartekoan, 0 kilometrotik edo kilometro-puntu jakin batetik.
    • Ibilgailuaren mantentze osoa, piezak eta eskulana barne.
    • Mantentze prebentiboa: fabrikatzailearen zehaztapenei jarraituz.
    • Mantentze zuzentzailea: matxurak konpontzea eta higatutako piezak ordezkatzea.
    • Pneumatikoak ordezkatzea kilometro kopuru jakin batetik aurrera edo beharrezkoa den guztietan.
    • Beirak haustean konpontzea.  
    • Kontratatutako ibilgailu(e)(ar)i buruzko aldizkako txostenak.
    • Erregaien kontsumoaren eta bidesarien kudeaketa.
    • Laguntza juridikoa.
    • Isunen kudeaketa eta erreklamazioa.
    • Entregatu aurreko ibilgailua, kontratatu duzuna eskuratu dezakezun arte.
    • Ordezko ibilgailua, zurea tailerrean dagoen bitartean.

    Renting-kontratu batean sartu ohi ez diren zerbitzuak honako hauek dira:

    • Isunen zenbatekoaren ordainketa.
    • Erregai eta bidesarien gastuaren ordainketa.
    • Ibilgailua gaizki erabiltzeagatik edo fabrikatzailearen jarraibideak ez betetzeagatik sortutako kalteak konpontzea..
    • Ibilgailua garbitzea.

    Ordainagiri bakar batean sartzen dira gastu inplizitu guztiak, hau da, ibilgailuaren erosketak, erabilerak eragindako higadurak eta jabetzari, mantentzeari eta zirkulazioari lotutako arriskuek sortutakoak.

    Zer gertatzen da renting-kontratuaren amaieran?

    Renting-kontratuaren amaieran, aukera hauek dituzu:

    • Ibilgailua itzultzea, renting berri bat egiteko aukerarekin.
    • Kontratuaren iraupena luzatzea eta ondasunaz gozatzen jarraitzea.
    • Zure renting-hornitzaileari ondasuna erosteko eskatzea.
       

    Zer dokumentazio aurkeztu behar da renting bat kudeatzeko?

    Rentinga nork eskatzen duen, dokumentazio bat edo beste eskatuko da.

    Autonomoen kasuan, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    • Titularraren eta ezkontidearen NANa, irabazpidezko erregimenean ezkonduta bazaude.
    • Erroldako alta.
    • Titularraren azken ekitaldiko errentaren gaineko zerga EKSarekin (egiaztapen-kode segurua) eta ezkontidearena, irabazpidezko erregimenean ezkonduta bazaude.
    • Aurreko urteko BEZaren laburpena.
    • Uneko urteko hiruhilekoen BEZa.
    • IBANa eta titularra agertzen diren bankuko ordainagiria. 

    Enpresen kasuan:

    • Enpresaren IFK.
    • Ahaldun(ar)en NANa.
    • Enpresa eratzeko eskritura, 6 hilabete baino gutxiago badaramatza eratuta.
    • Ondasun higigarriak alokatzeko ahalordetze-eskritura, sinatzailea enpresako administratzailea edo kontseilari delegatua ez bada. 
    • Enpresaren titulartasun errealaren akta edo enpresaren titulartasun errealaren deklarazioa, dokumentu erantsia.
    • Barne-kontuak: balantzea + galerak eta irabaziak (gutxienez lehen hiruhilekoa edo seihilekoa edo ahalik eta eguneratuen).
    • Azken sozietateen zerga (200 mod.) edo erregistroan EKSarekin (egiaztapen-kode segurua) aurkeztutako kontu ofizialak.
    • Aurreko urteko BEZaren laburpena (390 mod.) EKSarekin (egiaztapen-kode segurua).
    • Uneko urteko hiruhilekoen BEZa.
    • IBANa eta titularra agertzen diren bankuko ordainagiria 

    Partikularren kasuan:

    • Titularraren eta ezkontidearen NANa, irabazpidezko erregimenean ezkonduta bazaude.
    • Gidabaimena.
    • Lan-bizitzaren txostena (aukerakoa).
    • Azken ekitaldiko errentaren gaineko zerga EKSarekin (egiaztapen-kode segurua) eta ezkontidearena, irabazpidezko erregimenean ezkonduta bazaude.
    • Azken nomina eta ezkontidearena, irabazpidezko erregimenean ezkonduta bazaude. 
    • IBANa eta titularra agertzen diren bankuko ordainagiria.

     

    Zein da LeasePlan Go Express eta LeasePlan Go Total (premium-zerbitzua) programen arteko ezberdintasuna?

    LeasePlan Go Total enpresentzako eta autonomoentzako renting-zerbitzu premiuma da. Beraz, haren proposamena LeasePlan Go Express programarena baino pixka bat osoagoa da. Hona hemen bi dokumentu, non programa bakoitza zertan datzan zehatzago azaltzen den:

    LeasePlan Go Express
    LeasePlan Go Total

    Nor da renting bidez eskuratutako ondasunen jabea?

    Rentingaren kasuan, renting-kontratua egiten den enpresarena izango da jabetza.