Helbideratu ordainagiriak berehala
Tramitea % 100 online
Guk hitz egiten dugu ordainagirien igorleekin
Zerbitzua doan bezeroentzat
Aurreztu denbora eta irabazi erosotasuna online helbideratzeko zerbitzuarekin
Guztiz digitala
Bete formulario bat oinarrizko datuekin, eta erantsi helbideratu nahi dituzun ordainagirien kopia bana.
Zuk aukeratu
Nahi dituzun ordainagiriak ekar ditzakezu beste finantza-entitate batetik: argia, ura, gasa, telefonoa…
Guk egiten dugu zure ordez
Gu jarriko gara harremanetan ordainagiriak igortzen dituen konpainiarekin, zuk ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.
% 100 segurua
Rural Kutxaren segurtasun eta konfiantzarekin.
ORAINDIK EZ ZARA BEZERO?
Deskargatu Ruralvía Banka Digitalaren gure aplikazio berria, hautatu “Egin zaitez bezero” aukera eta eman alta Rural Kutxan
Sinetsi berriro zure aurrezkietan
Ezagut itzazu zure aurrezkiak hazarazteko dauden aukerak
Zure kontua beste banku batetik ekarri nahi duzu?
Batean ekar dezakezu beste bankuan duzun guztia: diru-sarrerak, ordainagiriak (zordunketak), transferentziak eta saldoa ere.
Ohiko galderak
Zertan datza Rural Kutxaak ordainagiriak online helbideratzeko duen zerbitzua?
Bezero bazara, doan eska dezakezu beste finantza-entitate batean dituzun ordainagiriak Rural Kutxan helbideratzea, erabat online. Horretarako, hauxe egin behar duzu:
- Online helbideratzeko formulariora sartu
- Oinarrizko datuak bete eta helbideratu nahi dituzun ordainagirien kopia erantsi
- Rural Kutxan zure eskaera aztertu eta tramitatuko dugu
- Zurekin harremanetan jarriko gara zure eskaeraren egoeraren edo gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri emateko.
Erraz-erraza! Gu arduratuko gara guztiaz!
Rural Kutxako bezero izan behar dut ordainagiriak ekartzeko?
Hala da, Rural Kutxak bezeroei eskaintzen die doako zerbitzu hori Oraindik ez bazara entitateko bezero, hemendik kontsultatu ditzakezu bezero berrientzako baldintzak.
Zer izan behar dut eskura ordainagiriak Rural Kutxan helbideratzeko eskatzeko?
Online helbideratzeko prozesua hastea erabaki baduzu, “Helbideratu online” botoian klik egin, ordainagiriaren oinarrizko datuak ezagutu (ordainagiriaren titularraren izena) eta helbideratu nahi dituzun ordainagirien irudia erantsi behar duzu.
Nahi adina ordainagiri helbideratu ditzaket?
Bai, nahi dituzun ordainagiri guztiak eska ditzakezu. Gogoratu “Helbideratu online” botoian sartzen zarenean helbideratu nahi dituzun ordainagiri guzti-guztien irudia erantsi behar duzula.
Noiz helbideratuko dira ordainagiriak Rural Kutxako kontuan?
Ordainagiria igortzen duen enpresak helbideratze-aldaketa egiteko behar duen denboraren arabera da, baina hurrengo hilabetean iritsi ohi da ordainagiria Rural Kutxako kontura.
Zer ordainagiri ezin ditu aldatu Rural Kutxak?
Rural Kutxak ezin ditu zergak eta ordainagiri jakin batzuk aldatu, zeren eta ordainagiri- eta zerga- igorle batzuek aldaketa titularrak berak kudeatzeko edo informazio gehigarria eskatzen dutelako. Hala bada, zurekin harremanetan jarriko gara aukeren berri emateko.
Pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek erabil dezakete online helbideratzeko zerbitzua?
Bai, pertsona fisiko zein juridikoentzat dago eskuragarri zerbitzua.
Zertan datza Rural Kutxak kontua aldatzeko duen zerbitzua?
Haren bidez, hauek guztiak eraman ditzakezu banku batetik batera:
1. Beste kontu batzuetara bidaltzen dituzun aldizkako transferentziak
2. Diru-sarrera errepikariak (nomina kasu) eta zure ordainagiriak
3. Kontua itxi eta saldoa intsuldatu.
Beraz, banku-kontua aldatzeko zerbitzuari esker, goiko edozein bankuz aldatu nahi duzun aukera dezakezu.
Zein dira Rural Kutxak banku-kontua aldatzeko duen zerbitzuaren abantailak?
Rural Kutxak kontua banku batetik bestera aldatzeko duen zerbitzuak hainbat abantaila ditu:
- Ez duzu bankuarekin hitzegin beharrik.
- % 100 doakoa da.
- Gu arduratzen gara kudeaketez.
- Paperik gabe eta bulegora joan beharrik gabe
Rural Kutxak kontuak bankuz aldatzeko duen zerbitzuaren urratsak eta betekizunak
Banku-kontu bat bankuz aldatzeko, betekizun hauek bete behar dituzu:
- Rural Kutxako bezero partikularra eta banku-kontu baten titularra izatea. Oraindik ez bazara, gure pack hobaridunetako bat har dezakezu; online kontrata daitezke denak, bizkor-bizkor (7 minutu baino gutxiagoan)
- Jatorrizko kontuaren, hau da, beste banku batetik ekarriko duzun kontuaren titularrak eta Rural Kutxako kontuarenak berberak izan behar dira.
- Ezin da aplikatu ez enpresen kontuetan, ez jarduera profesional edo komertzialetan aritzen direnetan.
Ordaintzeko betebeharrak badituzu edo finantziazio-produkturen bat aktibo baduzu beste bankuan (maileguak, hipotekak, txartelak, etab.), bankuak atzera botako du lekuz aldatzeko eskaera.
Betetzen dituzu? Hauek dira Rural Kutxak kontua lekuz aldatzeko duen prozesua gauzatzeko egin beharreko urratsak
- Sartu “Aldatu kontua bankuz” botoian
- Hautatu eskura dauden 4 aukeretako bat: Aldatu aldizkako transferentziak, diru-sarrera errepikariak eta ordainagiriak edo itxi beste kontua eta ekarri Rural Kutxara saldo guztia.
- Adierazi zein egunetan aldatu behar den kontua. Kudeaketak egiteko gutxienez 15 egun baliodun behar direnez (titular guztiek sinatzen duten egunetik kontatzen hasita), kontuan izan zer eragiketa ekarri nahi dituzun eta ziurtatu ordainketa-konpromisoek eta diru-sarrera errepikariek (nominak, pentsioak, etab.) nahikoa denbora dutela kontu berrira iristeko.
Kontu-aldaketaren egoeraren berri emango dizugu uneoro. Eta, datu gehiago behar izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.
Helbideratzearen kudeaketa berehalakoa izango da?
Ordainagiriak helbideratzeko kudeaketa ez da berehalakoa izango zure Nafarroako Rural Kutxako kontuan. Gomendatzen dizugu gutxieneko saldoa izan dezazun zordunketa-kontu zaharrean; zure datuak eguneratzea erakunde igorleen menpe baitago.
Nire kontura helbideratu al ditzaket nire izenean ez dauden ordainagiriak, ordainagiriaren titularra kontuaren titularra ez bada?
Bai, ez dago arazorik. Ordainagiriak obligaziodunaren titularitatekoa ez den kontu batean helbideratu ahal izango dira, kontu horren titularrak helbideratzea baimentzen badu.
Zer ordainagiri ezin ditu aldatu Rural Kutxak?
GSDO-AREN BANKU-HELBIDERATZEA ALDATZEA EDO ZERGAK. Erakunde batzuek, hala nola Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO), bakarrik onartzen dute bezeroak berak aldatu behar dituela ordainagiriak bide elektronikoz (autonomoak, enpresak...).
Helbideratzeak igortzen dituzten beste entitate, konpainia eta erakunde batzuek ere bakarrik onartzen dute titularrak berak egitea kontu-aldaketaren jakinarazpena, adibidez, Zerga Agentziak eta beste batzuek.