• Rural Kutxa

    Cookien politika

    Política de Cookies

Politika honen helburua da erabiltzaileari modu gardenean helaraztea Rural Kutxak cookieak erabiltzen dituela eta nola erabiltzen dituen bere webgunean, baita horiek kudeatzeko aukerak ere.

1. Zer dira cookieak

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, eta ordenagailuko terminal batean (edo beste gailu batean, hala nola telefono mugikor batean) instalatzen da, erabiltzaileak bisitatzen dituen webguneen bidez. Oro har, haren helburu nagusia da erabiltzailearen nabigazio-datuak biltzea, webgunearen zerbitzuak eta funtzionamendua hobetzeko, informazio estatistikoa prestatzeko eta eduki pertsonalizatua erakusteko.

2. Nor da tratamenduaren arduraduna?

Rural Kutxa da gure webgunean cookien bidez lortutako zure nabigazio-datuen tratamenduaren arduraduna.

  • Arduradunaren harremanetarako datuak: info@crnavarra.com

  • Datuen babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak: protecciondedatos@crnavarra.com

3. Zein da cookien bidez lortutako datuak tratatzeko legitimazioa?

Gure webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak zure gailuan instalatuko dira. Gainerako cookie-mota guztietarako, zure baimena behar dugu. Edozein unetan alda edo ken dezakezu zure adostasuna, 5. atalean (“Cookien adierazpena”).

Halaber, “Cookien adierazpena” atalean, horien iraungitze-epeak kontsulta daitezke.

Cookien bidez bildutako datuak ez dira gure sistemetan gordetzen, aldian behin kontsultatzen dira beharrezkoa denean eta cookie bakoitzaren hornitzailearen sistemetan gordetzen dira, Google Analytics-en datuak izan ezik, politika honen 5. puntuan adierazten den bezala. Cookie bakoitza gordetzeko epeak “Cookien adierazpena” atalean aurki ditzakezu (behean dago).

Informazioaren hartzaileak “Cookien adierazpena” atalean deskribatuta daude, Hornitzailea zutabean.

4. Cookie-motak eta haien helburuak

Cookieak maiz erabiltzen dira bisitariek gure webgunean egiten duten jarduera ezagutzeko; helburua da webgunea bera hobetzea, nola eta erabiltzaileen nabigazio-datuak bildu eta berreskuratuz. Beste webgune batzuen jabeei eta haien laguntzaileei erabiltzaileen nabigazioari buruzko informazioa emateko ere erabiltzen dira, azter dezaten nola erabiltzen duten gure webgunea.

Gure webgunean barna nabigatzean, hauek erabiltzen dira:

Gordetzeko epearen arabera:

  • Saioko cookieak: erabiltzailea webgune batean sartzen den bitartean datuak jaso eta biltzeko diseinatutako cookieak dira. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko,  behin baino ez, gorde nahi den informazioa biltzeko erabiltzen dira.

  • Cookie iraunkorrak: mota horretako cookien bidez, datuek terminalean bilduta jarraitzen dute, eta cookiearen arduradunak zehaztutako aldian zehar (hainbat minutu edo hainbat urte, adibidez) eskuratu eta tratatu daitezke datuak.

Kudeatzen dituen entitatearen arabera:

  • Berezko cookieak:  Rural Kutxan webgunearen arduradunak sortu edo kudeatzen dituenak dira. Berezko cookie iraunkorrak erabiltzen ditugu helburu teknikoekin, cookiei buruzko informazio-bannerra bistaratzen dela kontrolatzeko.

  • Hirugarrenen cookieak:  editoreak ez baizik eta cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste entitate batek kudeatutako ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipora bidaltzen direnak dira.

Cookien bidez lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak teknikoak (beharrezkoak): haien bidez, webgune, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatu dezake erabiltzaileak, bai eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabili ere.

  • Pertsonalizazio-cookieak (lehentasunak): haien bidez, erabiltzailea bere terminalaren irizpide jakin batzuen arabera (esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile-mota, eskualdeko konfigurazioa, etab.) aurredefinitutako izaera orokorreko ezaugarri batzuekin sar daiteke zerbitzuan.

  • Analisi-cookieak (estatistikak): cookieak lotuta dauden webguneen erabiltzaileen jokabideari jarraitzeko eta hura analizatzeko bidea ematen dute. Mota horretako cookien bidez jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko eta webgune horien erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zertarako eta zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabileraren datuei buruzko analisiaren arabera hobekuntzak txertatzeko.

  • Publizitate-cookieak (marketina): haien bidez, eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den webgune, aplikazio edo plataforma batean txertatu diren, txertatu badira, publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu daitezke, hainbat irizpideren arabera, hala nola editatutako edukiaren eta iragarkiak erakusten diren maiztasunaren arabera.

  • Portaera-publizitateko cookieak (marketina): haien bidez, eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den webgune, aplikazio edo plataforma batean txertatu diren, txertatu badira, publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu daitezke, Cookie horiek erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute. Informazioa haien nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortzen da, eta, horri esker, profil espezifikoa gara daiteke profil horren arabera publizitatea erakusteko.

“Cookien adierazpena” atalean kontsulta dezakezu gure webgunean erabiltzen den cookie bakoitzaren helburu zehatza .

5. Cookien adierazpena eta konfigurazioa

 

6. Erabiltzaileen eskubideak

Datuen titular zaren aldetik, datuak eskuratzeko, eguneratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere. Cookien gure tratamenduari buruzko informazio gehiago ere eska dezakezu. Horretarako, helbide honetara jo behar duzu:  protecciondedatos@crnavarra.com.

Kontrol-agintaritza eskudunari edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea duzu. Datuen Babeserako Espainiako Agentzia da agintaritza eskuduna Espainian. Eskubideak gauzatzeko moduari buruzko informazio gehiago, 9. atalean (“Eskubideak. Zer eskubide dituzu zure datuekiko?), gure webgunean, datuak babesteari buruzko atalean.

7. Cookien politika berrikustea

Rural Kutxak urtero berrikusiko du Cookiei buruzko Politika, non eta ez dagoen arau-eskakizunik edo bestelako eskakizunik politika maiztasun txikiagoarekin egokitzeko. Beraz, erabiltzaileei gomendatzen zaie edukia aldian-aldian kontsultatzea.