
Kudeaketak eta aholkularitza, lehen unetik
Laguntza juridikoa eta psikologikoa
Lekualdaketak eta arreta medikoa atzerrian
(*)
Aseguruak
Kalitatezko konpromisoa: betetzen ez badugu, urtebeteko asegurua oparitzen dizugu
Brikolaje-zerbitzua, praktikoa eta erosoa
Jabe eta maizterrentzat
Malgutasuna
Aukeratu bermeak zure neurrira.
Estaldura zabalak
Erantzukizun zibila, defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa.
Gozatu Seguru Plana
Elkartu zure aseguruak eta onura atera abantaila esklusiboei.
Etxe mota guztietarako
Zure etxe nagusia, oporretarako etxea eta alokatzen duzun etxea babesten ditugu.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu informazio xehea
Gure Arrisku Anitzetarako Etxe Aseguruaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
Kalitate-konpromisoa, zure lasaitasun osorako. Zure etxearekin dugun konpromisoa erabatekoa da; horregatik, adierazitako epeak betetzen ez baditugu, urtebeteko asegurua oparitzen dizugu.
Zure etxean eta ondasunetan gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko beharrezkoak diren bermeak eskaintzen dizkizugu.
Kontratazio-modalitateak eta berme osagarriak aukeratu ahal izango dituzu, aseguru-titularraren eta haren familiaren beharrak estaltzeko.
Gure Arrisku Anitzetarako Etxe Aseguruak estaltzen ditu, besteak beste, ur eta suteen ondoriozko kalteak, lapurretak, kristalen eta loza sanitarioaren hausturak, eta etxebizitzaren berriztapena.
Bitxiak eta objektu baliotsuak aseguratzeko aukera izango duzu.
Trastelekuetan utzitako ondasunei egindako kalteak estaltzen dira.
Informazio gehiagorako kontsultatu hemen: https://www.segurosrga.es/particulares/Paginas/seguros-multiriesgo-del-hogar.aspx
Jarraian, gure Arrisku Anitzetarako Etxe Aseguruaren eskaintza osoa aurkezten dizugu:
Oinarrizko bermeak eta berma osagarriak izango dituzu, etxea zure neurrira aseguratu ahal izateko.
Besteak beste, berme hauek izango dituzu: 24 orduko laguntza 365 egunean, premiazko sarrailagintza eta elektrizitatea, babes judiziala, kalteen erreklamazioa.
Era berean, zerbitzu osagarriak dituzu, hala nola urruneko laguntza informatikoa eta datu informatikoak berreskuratzeko zerbitzua.
Multilasaitasunerako Tarifa Lauko Zerbitzua ere kontratatzeko aukera eskaintzen dizugu, ordainketak 12 hilabetetan zatitzeko; aseguru bakoitza bere amaierako datan edo kontratazioan bertan sartu ahal izango duzu, eta ordainketa 12 kuota berdinetan ordainduko duzu, interesik, komisiorik eta gastu gehigarririk gabe, eta % 0ko UTBrekin.
Kontratua RGA Seguros Generales Rural, S.A. de Seguros y Reaseguros konpainiarekin. Egoitza: Basauri kalea, 14, 28023 Madril. IFK: A-78524683. Madrilgo Merk. Erreg., 7. 915 Liburukia, 6858 Orok. 3. sek., 61. folioa, 76.688-1 orria, eta DGSFPren C-616 gakoa, Lotutako Banka-Aseguru Operadorea den RGA Mediación-en bidez, zeinaren egoitza baitago: Basauri kalea, 14, 28023 Madril. IFK: A-79490264. Madrilgo Merk. Erreg., 8205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10188 orria, eta DGSFPren OV-0006 gakoa.
Rural Kutxa RGA Mediación OBSV, SA banaketa-sareko kidea da. Kontsultatu RGA Mediación-ek zer aseguru-entitaterekin duen aseguru-agentziako kontratu bat, hemen: https://www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf
Multilasaitasunerako Tarifa Laua zerbitzua ordainketa 12 hiletan geroratzeko sistema bat da; aseguru bakoitza muga-egunean edo kontratatzean berean sartzeko aukera ematen du, baita 12 kuota berdinetan ordaintzeko ere, interesik gabe, komisiorik gabe eta kostu gehigarririk gabe, UTBa % 0 delarik. Zerbitzua soil-soilik xede horretarako den kreditu-txartel birtual baten bidez gauzatuko da, inolako jaulkitze- edo mantentze-kosturik gabe. Zerbitzuaz baliatu ahal izateko, aseguruaren kontratatzaileak finantzazioaren titularra izan behar du eta kontratuak urtean behin ordaindu beharko dira. Aldez aurretik onartu behar da finantzazioa. Multilasaitasunerako Tarifa Laua zerbitzuak hauek har ditzake barne: RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.229.663. DGSFPko gakoa: C-595) kontratatutako arriskuko bizi-aseguruak. RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.524.683. DGSFPko gakoa: C-616) kontratatutako etxe-, hileta-, istripu-, saltoki-, ehiztariaren eta aldi baterako ezintasuneko aseguruak. Hauekin kontratatutako auto-aseguruak: Generali España, S.A. de Seguros y Reaseguros (IFK: A-28007268 DGSFP-ko gakoa: C-0072), Reale Seguros Generales, S.A. (IFK: A78520293 eta DGSFPko gakoa: C-0613) eta Mapfre España (IFK: A-28141935 eta DGSFPko gakoa: C-0058).
RGA Mediación Operador de Banca-Seguros Vinculado-ren bidez (DGSFPko Aseguruen Bitartekarien Erregistroan inskribatua, A79490264 IFKrekin eta OV-0006 gakoarekin, eta erantzukizun zibileko polizarekin) merkaturatzen da.
Honako hauek eskainitako zerbitzua: Banco Cooperativo Español, Caja Rural de Extremadura, Rural Kutxa, Bantierra, Caja Rural Granada, Caja Rural de Asturias, Caja Rural de Zamora, Cajaviva Caja Rural, Caja Rural de Teruel, Caja Rural Central, Caja Rural Nueva Carteya, Caja Rural de Baena, Caja Rural de Adamuz, Caja Rural Cañete de Las Torres, Caixa Popular, Caixa Rural Galega, Caja Rural La Vall, San Isidro, Caja Rural de Onda, Caixa Rural D'Algemesí, Caixa Benicarló, Caixa Rural de L'Alcudia, Caixa Rural Vinarós, Caja Rural Albal, Caixa Rural Les Coves, Globalcaja, Cajasiete, Caja Rural de Salamanca, Caja Rural del Sur, Caja Rural de Gijón, Caja Rural de Jaén, Caja Rural de Soria eta Caja Rural Regional de Murcia.
MULTILASAITASUNERAKO TARIFA LAUAREN ADIBIDE ADIERAZGARRIA
Aseguru elkartuak: arrisku anitzetarako etxe-asegurua, 180 €-ko urteko primarekin, eta istripu-asegurua, 120 €-ko urteko primarekin. 300 €-ko finantzazioa guztira, 12 hilabetean hileko kuotatan ordaintzekoa, bakoitza 25 €-koa. Bi aseguruengatik epeka ordaindutako zenbateko osoa: 300 €. Aplikatutako interes-tasa nominala (ITN), % 0. Urteko tasa baliokidea (UTB): % 0. Zorra guztira: 300 €, 25 €-ko 12 kuota. Prezioa eskura: 300 €. Prezio osoa epeka: 300 €.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
Laguntza informatikoa: 91 765 84 20 (www.segurosrga.es/asistencia-informática)
Aseguratutako etxean sartu ezin bazara giltzak galdu dituzulako, lapurreta-saialdi batean sarraila hondatu dizutelako edo etxera sartzea galarazten dizun beste zerbait gertatu delako, sarrailagile bat bidaliko dizugu ahal bezain laster, eta aseguratutako etxera sartzeko beharrezkoa den premiazko konponketa egingo dizu.
Bai, hirugarrenei uraren eraginez eginiko kalteak konpontzen ditugu, baita ustekabe egin direnean ere, esate baterako, iturri bat irekita uzteagatik.
Bai, gure Arrisku Anitzetarako Etxe Asegurua kontratu dezakezu etorkizunerako; horrela, babestuta egongo zara beste konpainiaren aseguruaren epemuga iristean.
Bai, Familiako Erantzukizun Zibileko estaldurak hirugarren pertsonei kalte-ordainak emateko betebeharra estaltzen du, baldin eta kalte eta galera horiek izan badira zure bizitza pribatuan eta etxe berean bizi diren zure familiarenean izandako gertaeren ondorioz.
Altzariak eta aseguratutako objektuak kontratatuta dituzunean, erantzukizun zibileko bermeak maskota edo konpainiako animaliatzat hartutako animaliek eragin ditzaketen kalteak hartzen ditu, baldin eta animalia horiek potentzialki arriskutsu izatearen kalifikazioa ez badute indarreko legediaren arabera.
Agian interesatuko zaizu ere
* Ondokoekin kontratatutako aseguruak: RGA Seguros Generales Rural S.A. de Seguros y Reaseguros (IFK: A-78524683. DGSFP-ko gakoa: C-616), RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros (IFK: A-78.229.663. DGSFP-ko gakoa: C-595), Generali España, S.A. de Seguros y Reaseguros (IFK: A-28007268 DGSFP-ko gakoa: C-0072), Reale Seguros generales, S.A. (IFK: A78520293. DGSFP-ko gakoa: C-0613) eta Mapfre España (IFK: A-28141935. DGSFP-ko gakoa: C-0058).
Komertzializazioa RGA Mediación-en bidez egingo da, Lotutako Banka-Aseguruen operadore gisa, zeina izena emanda baitago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan OV-0006 gakoarekin. Madrilgo Merk. Erreg., 8.205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10. 188 orria, IFZ: 79490264. Aseguru-agentzien kontratuak dauzka sinatuta helbide honetan kontsultatu daitezkeen erakundeetan: www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf