Cargando contenido, por favor espere...

ZURE ENPRESAK DERIBATUETAN ERAGIKETAK EGITEN BADITU, INFORMAZIO HAU INTERESATZEN ZAIZU

Agiri hau baliagarria izanen zaizu EMIR zer den ulertzeko, hots, finantza deribatuei aplikatu beharreko araudi europarra.

Entitate hau zure esanetara dago zalantza guztiak argitzeko edo behar dituzun argibide gehigarri guztiak emateko.
  

Zer da EMIR?

Emir Europako araudi bat da, eta deribatuen eragiketen kontratazioa eta erregistroa arautzen ditu; horrek segurtasuna eta gardentasuna ekarri ditu era horretako finantza tresnetara.

 

Zer produkturi aplikatzen zaie?

Deribatu guztiei; esaterako, -aipatze hutserako, baina ez hauek bakarrik- interes tasen finantza permutak (IRS edo swap), dibisen epekako salerosketak (truke aseguruak), aukerak eta etorkizunekoak. Kanpo daude, gaur egun, epekako gordailu indexatuak edo egituratuak.

 

Nor ukitzen du EMIRek?

Emir aplikatzen zaie finantza deribatuak kontratatzen dituzten enpresa guztiei. Dena den, araudi honek enpresak bi taldetan sailkatu ditu, eta haietako bakoitzarentzat eskakizun maila ezberdina da:

  1. Kontraparte finantzarioak: Finantza entitateak eta aseguru konpainiak dira, bai eta Pentsio Funts eta Inbertsio Funts batzuk ere.
  2. Kontraparte ez finantzarioak: aurreko definizioan sarturik ez dauden enpresak dira eta deribatuetan dihardutenak. Kategoria honen barruan bigarren bereizketa ere egiten da:
    1. Emir atalaseak gainditzen ez dituen kontraparte ez finantzarioa: Espekulazio xedea duten deribatuen kontratazio bolumenak gainditzen ez dituzten enpresak dira, Ondoko A taulan ageri diren bezalaxe.
    2. Emir atalaseak gainditzen dituen kontraparte ez finantzarioa: Deribatuak espekulazio xedearekin gainditzen dituzten enpresak dira, A taulan adierazitako bolumenak gainditzen dituztenak.

 

Zer betebehar ezarri dizkio EMIRek zure enpresari?
  1. Zure enpresak LEI deritzon kodea eskuratu behar du deribatu bat kontratatzeko. Aipatu kodea eskuratze aldera, jo Merkataritza Erregistrora https://www.justicia.lei.registradores.org/webgunearen bidez.
  2. Zure enpresak erregistro dokumental bati jakinarazi behar dizkio kontratazioaren biharamunean kontratatzen dituen OTC deribatuen eragiketak. Horretarako, Entitate honek zerbitzu bat jarri du zure eskura, nahi izanez gero izapide hori egiteko. Jo zure bulegora edo gestorearengana, kasuan kasuko kontratua sinatzeko jakinarazpena eskuordetze aldera.
  3. Deribatuen eragiketen baieztapenak epe laburrean izapidetu behar dira (bidalketa, harrera eta sinadura).
  4. Deribatuen eragiketa biziak aldian behin bateratu behar dira finantza entitatearen eta bezeroaren artean.
  5. Protokolo bat hitzartu behar da, aurreko puntuan aurreikusitako bateragarritasunean sor daitezkeen desadostasunak ebazteko.

 

A TAULA - Kontratazio atalaseak

Zure enpresak ez badu kalkulatzen hilaren amaieran aurreko hamabi hilabeteetako espekulaziorako burtsaz kanpoko deribatuen batez besteko posizio agregatua, edo zure enpresak hilaren amaieran aurreko hamabi hilabeteetako espekulaziorako burtsaz kanpoko deribatuen batez besteko posizio agregatuak koadroan* adierazitako atalaseren bat gainditzen badu, jar zaitez harremanetan Entitate honekin, EMIRen atalaseak gainditzen dituen kontrako alderdi ez-finantzariotzat hartuko baitzaituzte, eta horrek lege-betebehar handiagoak dakarzkio zure enpresari.

Deribatu motaAtalaseak (milioika eurotan eta nozionaletanen)
Kreditu gainean1.000
Errenta aldakorraren gainean1.000
Interes tasen gainean3.000
Dibisen gainean3.000
Commodities3.000

* Kalkulu hori egiteko, kontrako alderdi ez-finantzarioak barne hartuko ditu berak zein talde bereko beste entitate ez-finantzario batzuek izenpetutako burtsaz kanpoko deribatuen kontratu guztiak, baldin eta objektiboki neurtu daitekeen moduan ez badituzte murrizten kontrako alderdi ez-finantzarioaren edo bere taldearen jarduera komertzialarekin edo diruzaintzako finantzaketa-jarduerarekin zuzenean lotutako arriskuak.