• Fitxategien kudeaketa

    Zure enpresaren kobrantzen eta ordainketen kudeaketa integrala, ruralvíaren bidez

    Operativas online - Persona sonriendo con su movil en la mano mirando las operativas online ruralvia

Fitxategiak kudeatzeko zerbitzua Rural Kutxak zure esku jarritako tresna bat da, zure enpresaren kobrantzei eta ordainketei lotutako AEB Arauen fitxategiak sortzeko, kudeatzeko eta bidaltzeko: ordainagiriak, transferentziak, nominak, aurrerakinak, kreditua, etab. Hori guztia modu eroso eta erraz batean.

Zure bezeroen, hornitzaileen eta langileen online datu-base propioa sortu eta kudeatu ahal izango duzu, eta bertara sartzeko aukera izango duzu Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutatik, bidalketak egiteko aplikaziorik instalatzeko edo eguneratzeko beharra izan gabe. 

Horrez gain, AEB fitxategiak bidali ahal izango dituzu erraz eta eroso, edonoiz eta edonondik, gure Internet bidezko banka den ruralvía zerbitzuari esker.

Abantaila hauek izango dituzu:

  • Bezeroei egin beharreko kobrantzen eta zure enpresako hornitzaile eta langileentzako ordainketen kudeaketa administratiboa sinplifikatzen du.

  • Zure eragiketen eta kudeaketa-lanen kostuak murrizten ditu.

  • Denbora aurrezten du, erabiltzen erraza den aplikazio batez.

  • Zure dokumentuen eta pertsonen datu-baseetara sartzen da, Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik.

  • Eskura ezazu zure kobrantza eta ordainketa guztien egoerari buruzko informazio puntuala eta osoa. Horrela, zure negozioaren irudia hobetuko duzu, bezeroen eta hornitzaileen aurrean.

  • Konfidentzialtasuna eta segurtasuna zure eragiketetan.

 

Kobrantzen eta ordainketen kudeaketa sinplifikatzen du

 

Eragiketa-kostuak murrizten ditu

 

Denbora aurrezten du

 

Zure Datu Baseetara sartzen da, edonondik

 

Konfidentziala da

 

Zerbitzu honek eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutzeko, sar zaitez Ruralvíaren Fitxategien Kudeaketa Zerbitzuaren gidara.

Kontsultatu Ruralvía fitxategiak aukeratik egin dezakezun guztia.