Via-T gailuaren abantailak
Abantaila-mundu bat dago Via-T-rekin. Hauek dira aipagarrienak:
Erosotasuna eta segurtasuna: gailua jarri ondoren, bidaiaz gozatzea besterik ez zaizu geratzen. Ez duzu eskudirurik eraman behar, ez kreditu-txartelik, ez leihatila jaitsi behar, ez ibilgailua gelditu behar, ez eta tiketa jaso behar ere; horrela, bidaian jarri ahal izango duzu arreta.
Azkartasuna: ordainlekuetan edo aparkaleku jakin batzuetan autoa gelditu beharrik ez duzunez, ilarak saihestuko dituzu eta denbora aurreztuko duzu zure bidaian.
Ekologikoa: ibilgailua gelditu beharrik ez dagoenez, atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasak eta erregaiaren gastua murrizten dira. Gainera, tiketak txartelaren titularraren helbide elektronikora bidaliko dira, eta horrela murriztu egiten da paperaren kontsumoa.
Elkarreragingarria: penintsulako Espainiako autobide guztietan erabil dezakezu sistema hau, bai eta Portugalgo eta Frantziako ordainpeko errepideetan ere.
Deskontuak: sistema honekin ordaintzean, autobideen enpresa emakidadunek abiarazten dituzten deskontuak eta baldintza bereziak izango dituzu. Kontsulta itzazu deskontu horiek www.viat.es helbidean.
Kontrola: joan-etorrietan erabiltzen dituzun ordainpeko autobideen kostuagatik dituzun garraio-gastuak aldizka kontrolatzeko aukera ematen du.
Deskontu pertsonalizatuak ere izango dituzu autobide bakoitzean (hainbat irizpideren arabera). Sartu www.viat.es webgunean guztiak ezagutzeko edo autobideko informazioan.
Gogoratu Rural Kutxako bezeroa bazara VIA-T eska dezakezula Ruralvíaren bidez, gure online banku-zerbitzuaren bidez, edo zuzenean orri honetako formularioan.
Nola funtzionatzen du Via-T gailuak?
Erraza eta segurua da VIA-T erabiltzea. VIA-T sistema kontratatu ondoren, gailua jarri eta autobian dituen abantaila guztiez gozatu besterik ez duzu egin behar.
VIA-T gailua duen ibilgailua sistema hori duen ordainlekutik igarotzen denean, antena batek detektatzen du eta dagokion ordainsaria automatikoki kargatzen du erabiltzaileak bere gailuarekin lotu duen kontuan edo txartelean.
Antenak VIA-T gailua behar bezala irakurri duenean, soinu bakarra egiten du eragiketa behar bezala egin dela baieztatzeko, semaforoa berde jartzen da eta segurtasun-hesia altxatzen da.
Ibilgailuak normalean 20 eta 40 km/or arteko abiaduran zeharkatu ahal izango du ordainlekuko gunea.
Soinurik egiten ez badu edo soinu bat baino gehiago egiten baditu, esan nahi du ez duela ondo irakurri edo ez duela irakurri; beraz, semaforoa gorri geratuko da eta hesia behean.
Autobideko sarrera
Tiketa jasotzen den autobide-zatietan, nahikoa da zure ibilgailuarekin Vía T-ri lotutako erreitik igarotzea, aurreko puntuan adierazi bezalaxe.
Aparkalekuaren kasuan antzekoa da sistema. Ibilgailuak sarreran geldituta egon behar du sistemak ezagutu eta hesia automatikoki altxatu arte. Beste horrenbeste gertatzen da aparkalekutik irtetean.
Erne, beste herrialde batzuetan funtzionamendua bestelakoa izan daiteke. https://viat.es/donde-utilizarlo
Nola jarri gailua ibilgailuan
Jarraibideak emango dizkizugu gailua jasoko duzun gutun-azalean, baina zure ibilgailuan Via-T gailua jartzeko eta erabiltzen hasteko, jarraitu ondoko urrats hauei:
- Garbitu gailua jarriko den kristala oihaltxo batez
- Sartu txartela eman dizugun euskarriaren barruan
- Kendu paper itsasgarria euskarritik
- Jar ezazu haizetakoaren barrualdearen, goi erdialdean, goiko markotik 5 cm ingurura, eta presio pixka bat egin kristalari ondo itsatsita geratu arte*
- Ez bota kaxa! Zure gailua inhibitzeko balioko dizu. Erabili behar ez duzunean, gorde barruan.
- Eta kito! Hasi gailua erabiltzen. Gainera, zure mugimendu eta kontsumo guztiak kontrola ditzakezu Ruralvía app-tik.
* Ibilgailuak haizetako atermikoa badu, uhinak antenarekin normal trukatu ahal izateko tokia aurkitu behar da. Auto-modelo batzuek berez leku bat izaten dute haizetakoan teleordainketarako gailua jartzeko (irakurri ibilgailuaren argibideen eskuliburua edo jo zure kontzesionariora).
Ibilgailu astunak
Kamioien edo ibilgailu astunen kasuan, haizetakoaren barnealdean, beheko erdialdean, jarri beharko da Via-T, bertikalean.
Ibilgailu astunetan erabiltzeko bereziki diseinatutako euskarriak ematen dituzte zenbait fabrikatzailek. Hori eskuratzeko, kontsultatu zure erakunde jaulkitzaileari.
Motozikletak
Motozikletetan karenatuan joan beharko du, inoiz ez jakan.
Informazio gehiago
- Ez da inoiz euskarritik kanpo jarri behar, ez eta eskularru-kaxan edo adierazitakoaz bestelako leku batean gorde ere.
- Ez da ibilgailuko leihatilatik atera behar.
- Bidesaria ordaintzeko erabili nahi ez baduzu, hobe da ibilgailuan ez eramatea, irakurri egin baitaiteke. Hala ere, letoizko kaxa batean gorde dezakezu, horrek Via-T komunikazioa eragotziko baitu.
Zer baldintza bete behar dituzu?
Via-T Promueveren mantentze-kuotaz doan baliatzeko , beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren autonomo-kuota edo mutuaren kuotaren ordainketa kontu horretan helbideratzea, hiruhilekoan gutxienez 1.800 €-ko diru-sarrerak izatea kontuetan eta baita lau betekizun hauetatik gutxienez bi betetzea:
1. Ruralvía doako zerbitzua eta infomail korrespondentzia edo postontzi birtuala kontratatuta izatea eta mugikorra eta helbide elektronikoa ematea zure bulegoan.
2. Helbideratutako bi ordainagiri gutxienez ordaintzea hilean.
3. Inbertsio-funtsetan edo pentsio-planetan / BGAEtan saldoa izatea, edota aurrezki-asegurutan edo baloretan.
4. Aseguru bat gutxienez kontratatuta izatea.
**Betekizunak horiek bete eta hurrengo hileko 20tik berrikusiko dira.**
Prezioa
Lehen urtean, 36 €-ko jaulkipen-komisioa du VIA-T txartelak.
12 euroko urteko mantentze-kuota kenduko dizugu aipatutako betekizunak betetzen badituzu.