Transferentziak igortzeko Rural Kutxaren zerbitzuari esker, ordainketa-konpromisoak bete ahal izango dituzu zure enpresa eta hornitzaileek behar duten bermearekin, TARGET eta SEPA sistemei esker edo atzerrian ditugun lankideen laguntzarekin, SWIFT programaren bitartez.
Ruralvíari esker nazioarteko ordainketak zauden lekutik igorri ditzakezu, eta kanbio-arriskuak finantzatzeko edo estaltzeko baliabideak eskura ditzakezu, betiere ordainketa euroa ez den dibisa batekin egiten bada.
Abantailak:
- Gastu txikiko eta efizientzia handiko ordainketa-modua da.
- Une oro erabil dezakezu Ruralvíaren bitartez.
- Prozesuen automatizazioari esker alferrikako denbora-galtzeak saihesten dira.
Arriskuak:
- Aldez aurreko ordainketak kenduta, inportatzaileak ez du arrisku zehatzik izango: kasu horretan, salgaiak ez jasotzeko aukera dago.
Kobrantza-modu hau aukeratu izanaren arrazoiak:
- Inportatzailearen eta esportatzailearen arteko harremana ezin hobea da.
- Merkataritza-harreman horretan inportatzaileak zehazten du zein ordainketa-modu erabili behar duen esportatzaileak.
Rural Kutxako bulegoan txekeak eskura ditzakezu dibisetan edo eurotan, salgai eta/edo zerbitzuen inportazioaren ordainketari aurre egiteko. Kontu bidezko ordainketa atzeratzeko aukera ere izango duzu, euro edo dibisa bidezko eragiketak finantzatuz. Ustekabeak ekiditeko, kanbio-arriskuak ere estali ditzakezu.
Solicitud de Emisión de Cheque Internacional o en Divisa
Abantailak:
- Esportatzaileak kobrantza bermatzen du, ez baitago kaudimengabezia-arriskurik.
Arriskuak:
- Inportatzaileak txekea salgaiak jaso baino lehen bidaltzen badu, salgaiak ez jasotzeko arriskua izango du.
- Dokumentua galtzeko arriskua esportatzaileari bidaltzerakoan edo kobrantza kudeatzerakoan.
Kobrantza-modu hau aukeratu izanaren arrazoiak:
- Esportatzaile eta inportatzailearen arteko harremana paregabea da, merkataritza-harreman sendoan oinarritua.
Banku-txekeen igorpen eragiketa-zirkuituaren eskema
Sortaren bitartez, saltzaile / esportatzaileak finantza-entitate baten esku uzten du dokumentu zehatz batzuen (finantza- eta/edo merkataritza-dokumentuak) kobrantzaren kudeaketa, erosle/inportatzailearen ordainketaren truke.
Badakigu zure ordainketak modu eraginkor eta seguruan kudeatu nahi dituzula; horregatik, sorten harreraren berri emango dizugu eta kanbio-arriskua finantzatu eta estaltzeko lerroak eskainiko dizkizugu, beti indarreko nazioarteko araudian xedatutakoari jarraikiz (URC 522 Uniform Rules for Collections, Nazioarteko Merkataritza Ganberarena).
Sortak bi motatakoak izan daitezke: sinpleak edo dokumentu-sortak.
Inportazio-sorta Sinpleak:
Igorpen-dokumentu finantzarioen (txekeak, letrak, zor-agiriak, ordainagiriak...) kobrantzaren kudeaketa da, merkataritza-dokumenturik gehitu gabe.
Abantailak:
- Espainiako inportatzaileak salgaiak jaso ahal izango ditu ordainketa egin baino lehen.
- Esportatzaileak Espainiako inportatzailearen erosketa finantzatzen du salgaiak jasotzen direnetik kobrantza-dokumentua aurkezten den arte.
Zergatik aukeratu kobrantza-modu hau?:
- Esportatzaile eta inportatzailearen arteko harremana paregabea da, merkataritza-harreman sendoan oinarritua.
- Esportatzaileak aldez aurretik jaso ditu inportatzailearen eskutik ordainketa-eza estaliko duten bermeak.
- Merkataritza-harreman horretan inportatzaileak zehazten du zein ordainketa-modu erabili behar duen esportatzaileak.
Inportazio-sorta sinpleen eragiketa-zirkuituaren eskema
Inportazioko dokumentu-sortak:
Merkataritza-dokumentu zehatzen kobrantzaren kudeaketan datza (fakturak, garraio-dokumentuak, aseguruak, aduanakoak...). Jarraibide zehatz batzuk jarraituz gero, finantza-dokumentuak ere gehitu daitezke, Rural Kutxaren bulegoaren bitartez dokumentu horiek Espainiako inportatzaileari bidaltzeko. Merkataritza-dokumentu horiei esker, inportatzaileak salgaiak jaso ahal izango ditu Espainiako aduanetako gordailuetan.
Jasotako jarraibideak honako hauek izan daitezke:
1. Dokumentuak ordainketa baten truke bidaltzea
Kasu honetan, Rural Kutxak, inportatzailearen finantza-entitate moduan, merkataritza-dokumentuen bidalketa erreklamatutako zenbatekoaren arabera egin beharko du.
Abantailak:
- Ordainketa dokumentuak jaso ondoren egingo da. Dokumentu horiei esker, Espainiako inportatzaileak zehaztutako lekuan jaso ahal izango ditu.
Arriskuak:
- Inportatzaileak jasotako salgaiek esperotako ezaugarriak ez izateko arriskua dago.
Zergatik aukeratu kobrantza-modu hau?
- Ez dago konfiantzarik esportatzailearen eta inportatzailearen artean, aurretik esperientzia txarren bat egon delako edo merkataritza-harremanaren hasiera delako.
Inportaziorako dokumentu-sorten eragiketa-zirkuituaren eskema (ordainketa trukeko bidalketa)
2. Dokumentuak onarpen baten truke bidaltzea
Kasu horretan, Rural Kutxak, inportatzailearen banku moduan, merkataritza-dokumentuak bidaliko ditu efektua amaitutakoan ordaintzea onartzearen truke.
Abantailak:
- Esportatzaileak efektua onartzen denetik (salgaiak jasotzea) ordainketa egin arte igarotzen den epea finantzatzen du.
Arriskuak:
- Inportatzaileak jasotako salgaiek esperotako ezaugarriak ez izateko arriskua dago.
Zergatik aukeratu kobrantza-modu hau? :
- Konfiantza dago alderdien artean, baina ez da nahikoa.
- Esportatzaileak baditu bermeak inportatzailearen ordainketa-ezari aurre egiteko.
Inportaziorako dokumentu-sorten eragiketa-zirkuituaren eskema (onarpenaren trukeko bidalketa)