
Apta tanto para principiantes como para expertos.
Informes detallados y gráficos interactivos personalizables.
Gestiona y consulta de tu cartera en cualquier momento y lugar.
6/6
Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
Ikusi online egin dezakezun guztia
Zerbitzua kontratatzeko eta zure inbertsioen informazioa ikusteko zure ohiko bulegora jo ahal izango duzu, edo ruralvía erabili.
Balore zorro bat kudeatzeko, izan errenta finkokoa edo aldakorrekoa, balore kontu bat izan beharko duzu erakundean, eta horri esker kudeatu ahal izango dituzu egin nahi dituzun eragiketa guztiak.
Baloreen zerbitzua aurrezkiak izanik inbertsio bat egin nahi duen orok kontrata dezake. Rural Kutxan produktu aukera zabala daukagu zuri eskaintzeko.
Inbertsio produktu gehienek (baloreak, inbertsio funtsak, etab.) ez dute errentagarritasun jakin bat. Errentagarritasuna onartu nahi duzun arriskuaren araberakoa izango da, eta gehienetan ezingo da aurreikusi. Titulu baten joera historikoa beti positiboa izan bada ere, inoiz ezin da bermatu joera hori etorkizunean mantenduko denik; hau da, akzio batek iraganean lortutako errentagarritasunek ez dute ziurtatzen etorkizunean ere mantenduko direnik.
Balore kontua mantentzeko komisioa aplikatuko da, erakundeak inbertsioa zaintzeagatik eta zorroan akzioak mantentzeagatik dituen gastuak ordaintzeko. Zaintzagatiko komisioa baloreen posizioagatik eta titulu berrien sarreragatik sortzen da. Ordainketa hilekoa, hiruhilekokoa, seihilekokoa edo urtekoa izan daiteke. Gainera, badira beste komisio mota batzuk ere, merkatu nazionalean edo atzerritarrean erosketa edo/eta salmenta eragiketak kudeatzeagatik, baita tituluen zorroa beste erakunde batera aldatzeagatik ere. Horri brokerrek balore merkatuetako salerosketa eragiketetan bitartekaritza lanak egiteagatik kobratzen duten artesaria erantsi behar zaio, edo Burtsaren Elkarte Gidarian aplikatzen dituzten kanonak.
Sortutako etekinak, izan inplizituak edo esplizituak, kapital etekin higigarritzat hartuko dira, eta indarreko araudiaren arabera dagokien atxikipen mota aplikatuko zaie.
Hiru hilean behin eta doan zure balore kontuen egoeraren informazioa bidaliko dizugu, mugimenduen laburpenaren bidez. Era berean, gure bulegoan ere eskatu ahal izango duzu informazio hori, edo ruralvía bidez, nahi duzunean.
(*) Kontratua RGA Seguros Generales Rural, S.A. de Seguros y Reaseguros konpainiarekin. Egoitza: Basauri kalea, 14, 28023 Madril. IFK: A-78524683. Madrilgo Merk. Erreg., 7. 915 Liburukia, 6858 Orok. 3. sek., 61. folioa, 76.688-1 orria, eta DGSFPren C-616 gakoa, Lotutako Banka-Aseguru Operadorea den RGA Mediación-en bidez, zeinaren egoitza baitago: Basauri kalea, 14, 28023 Madril. IFK: A-79490264. Madrilgo Merk. Erreg., 8205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10188 orria, eta DGSFPren OV-0006 gakoa.
Komertzializazioa RGA Mediación-en bidez egingo da, Lotutako Banka-Aseguruen operadore gisa, zeina izena emanda baitago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan OV-0006 gakoarekin. Madrilgo Merk. Erreg., 8.205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10. 188 orria, IFZ: 79490264. Aseguru-agentzien kontratuak dauzka sinatuta helbide honetan kontsultatu daitezkeen erakundeetan: www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf
Komertzializazioa RGA Mediación-en bidez egingo da, Lotutako Banka-Aseguruen operadore gisa, zeina izena emanda baitago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan OV-0006 gakoarekin. Madrilgo Merk. Erreg., 8.205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10. 188 orria, IFZ: 79490264. Aseguru-agentzien kontratuak dauzka sinatuta helbide honetan kontsultatu daitezkeen erakundeetan: www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf
(**) Funtsen liburuxka eta inbertitzaileentzako oinarrizko datuak dituen dokumentua kontsulta daitezke Nafarroako Rural Kutxaren bulegoetan, www.gescooperativo.es; helbidean eta CNMVn. Funtsetan egindako inbertsioen balioa merkatuaren gorabeheren eta balioetan inbertitzearen berezko arriskuen menpe dago. Kudeatzailea: GESCOOPERATIVO S. A. S. G. I. I. C. Gordailuzaina: Banco Cooperativo Español S.A.