zalantzak dituzu?
Ezagutu gure kutxazain automatikoetan egin ditzakezun eragiketak
Oraindik ez dakizu gure kutxazainetan egin dezakezun guztia?
Gaur egun, Rural Kutxako kutxazainen bidez, eragiketa ugari egin daitezke, erraz-erraz, 24 orduz baitaude erabilgarri urteko egun guztietan.
Gehien bat, eskudirua ateratzeko eta saldoen zein mugimenduen kontsultak egiteko erabiltzen dira. Baina beste batzuk ere oso erabilgarriak dira zuretzat:
Eskudirua behar baduzu, kontu korrontetik zuzenean edo kreditu-txartelaren saldotik, horrelako txartela baduzu, eskura dezakezu gure kutxazainetan.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu nondik atera:
- Kontu korrontea
- Txartelaren kreditua (kreditu-txartela bada)
2. Adierazi atera nahi duzun zenbatekoa
3. Berretsi zenbatekoa
4. Hartu dirua
Ordainagiri bat zure kontuan edo libretan helbideratuta ez baduzu eta ordaindu behar baduzu, gure kutxazainetan egin dezakezu ordainketa; lau datu eskatuko dizkizugu horretarako, ordaindu behar duzun ordainagirian edo zergan aurki ditzakezunak.
Egin beharreko pausoak:
Eskudiruz
1. Hautatu Txartelik gabeko eragiketak
2. Hautatu Ordainagiriak ordaintzea eta hautatu nahi duzun aukera:
- Helbideratu gabeko ordainagiriak
- Tokiko zergak
3. Aukeratu nola sartu datuak:
- Barra-kodearen bidez
- Eskuz
4. Sartu eskudirua (billeteak bakarrik) eta jaso kanbioa
Txartelaz
1. Sartu txartela
2. Hautatu Ordainagiriak ordaintzea
3. Hautatu Ordainagiriak ordaintzea eta hautatu nahi duzun aukera:
- Helbideratu gabeko ordainagiriak
- Tokiko zergak
4. Aukeratu nola sartu datuak:
- Barra-kodearen bidez
- Eskuz
Aurreordainketako txartela duen telefonoa baduzu, erraz eta eroso kargatu ahal izango duzu. Eragiketa denbora errealean baieztatzen duen mezu bat jasoko duzu.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu aukera: Telefonoa kargatzea
2. Hautatu kontu-mota.
- Kontu korrontea
- Kreditu-kontua
3. Hautatu operadorea:
- Euskaltel
- Vodafone
- Orange
- Movistar
4. Sartu kargatu nahi duzun telefono-zenbakia
5. Adierazi zenbatekoa
6. Egiaztatu datuak eta amaitu eragiketa
Dirua intsuldatu ahal izango duzu titular zaren kontuen artean, edo beste pertsona/enpresa bati ordaindu transferentzia baten bidez. Edozein unetan eta gure kutxazainetako edozeinetatik, kontu onuradunaren 20 digituak sartuz.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu Intsuldaketak eta transferentziak
2. Hautatu egin nahi duzun eragiketa:
- Intsuldaketa
- Transferentzia
3. Eman datu hauek:
- Jomuga-kontua
- Zenbatekoa
4. Adierazi eragiketaren kontzeptua (transferentzia bada, onuradunaren datua ere sartu behar duzu)
Zure txartelaren PINa nahi duzun zenbakiarekin alda dezakezu.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu PINa aldatzea
2. Adierazi txartelerako nahi duzun PIN berria
3. Berretsi PIN berria zenbakia berriro sartuz
4. Adierazi txartelaren uneko PINa
Zure kontuaren saldoa jakin nahi baduzu, azken mugimenduak ikusi nahi badituzu edo IBAN zein den jakin behar baduzu edozein gestio egiteko.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu kontsultatu nahi duzun aukera:
- Saldoa
- Mugimenduak
- Kontuaren datuak (IBAN)
2. Eskatutako informazioa erakutsiko da
Zure kreditu-txartelaren saldo erabilgarria zure aurrezki-libretara edo kontu korrontera intsuldatu dezakezu, edozein ezustekori erantzuteko. Kreditu-txarteletarako bakarrik dago erabilgarri eragiketa.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu Kontura intsuldatzea
2. Adierazi intsuldatu nahi duzun zenbatekoa.
Interneten erosi nahi baduzu eta txartel birtual baten titularra bazara, saldoa kargatu ahal izango duzu txartelean, zure kontuan zordunduta.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu:
- Txartel birtuala kargatzea
- Txartel birtuala deskargatzea
2. Adierazi kargatu edo deskargatu nahi duzun zenbatekoa
3. Hartu eragiketaren egiaztagiria
Kontuan dirua sartu behar baduzu, kutxazainetik bertatik egin dezakezu. Horretarako, hautatu "Txartelik gabeko eragiketak" aukera edo, txartelarekin egiten baduzu, "Eskudirua sartzea" aukera. Kontsultatu hemen diru-sarrera egiteko aukera ematen duten kutxazainen zerrenda.
Egin beharreko pausoak:
Diru-sarrera bizkorra (kontzepturik gabe)
1. Hautatu Diru-sarrera bizkorra
2. Sartu billeteak zirrikitutik
3. Berretsi sartutako zenbatekoa
Diru-sarrera
1. Hautatu Diru-sarrera
2. Adierazi zein kontutan egin nahi duzun diru-sarrera
3. Adierazi diru-sarreraren zenbatekoa
4. Adierazi diru-sarreraren kontzeptua
5. Sartu billeteak zirrikitutik
6. Berretsi sartutako zenbatekoa
Gure DIMO zerbitzuari esker ere dirua atera ahal izango duzu kutxazainetik, txartela eduki beharrik gabe.
Ruralvíatik, DIMO bidez eskudirua ateratzeko eragiketa sortzen da.
Kode bat duen SMS bat iritsiko zaio eskudirua aterako duen pertsonari. Dirua kutxazainetik ateratzeko:
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu Txartelik gabeko eragiketak
2. Tekleatu SMSa iritsi den telefono mugikorraren zenbakia, jasotako kodea eta zenbatekoa
3. Berretsi datuak
4. Hartu dirua
5. Hartu eragiketaren egiaztagiria
Hilean zehar egindako erosketek muga agortu badute ia, dirua txartelean sar dezakezu, erraz-erraz, zure kontura zordunduta; horrela, txartelaren muga liberatu eta txartela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.
Egin beharreko pausoak:
1. Hautatu Dirua kreditu-txartelean sartzea
2. Adierazi kontutik txartelera intsuldatu beharreko zenbatekoa
3. Berretsi zenbatekoa
4. Hartu eragiketaren egiaztagiria
- Gris oscuro