
Visa Gazte In Zordunketa Txartela
16-30 urte badituzu, Gazte In txartelarekin promozio ugaritan parte hartuko duzu.
Kreditu Txartela
Kreditu-txartel baten abantaila guztiak 30 urtera arteko gazteentzat
Atzera itzazu erosketak modu seguruan
Parte hartu Joven In programaren promozioetan eta zerbitzu esklusiboetan
Erabil ezazu edonon
Ondasunak eta zerbitzuak eskura ditzakezu mundu osoko establezimenduetan.
Ordainketak, malguago
Ordaindu erosketak hilaren amaieran edo atzera itzazu. Zuk aukeratzen duzu.
Gastuen kontrola
Kontrola itzazu gastuak, hileko laburpenaren eta ruralvíaren bidez.
Babestuta egongo zara beti
Balia itzazu Gazte In txartelari lotutako doako zerbitxuak.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu informazio xehea
Ordainketa atzeratzeko zerbitzua: zerbitzu honen bidez, atzeratu egin dezakezu erosketa bat edo gehiagoren ordainketa, zure kontu korrontean eginiko edozein zordunketa (helbideratzeak, ordainagiriak, etab.) edo zure zordunketa-txartelarekin eginiko erosketen ordainketak* (90€-tik gorakoak). Modurik erosoenean, ruralvíako zure eremu pribatutik, gure aplikazio mugikorretik edo ordainketa egiteko unean (zerbitzuari lotutako saltoki fisikoetan eta online saltokietan). Ikusi hemen.
Ruralvia Pay, Apple Pay, Google Pay, Samsung Pay: zure mugikorra zure txartela da. Rural Kutxarekin, aukera guztiak dituzu erosketak ordaintzeko mugikorraren bidez.
* Kreditu-txartel bat eduki behar da zerbitzu hau erabiltzeko. Hautatutako mugimenduaren zenbatekoa kuotetan atzeratzeko, konturako intsuldaketa bat egin behar da zure kreditu-txarteletik; hau da, abonu bat zure kontuan, egiten den eguneko dataz eta balioaz, eta zordunketa bat zure txartelean, atzeratutako zenbatekoaz, zure kontratuaren baldintzen arabera (kasu bakoitzean adieraziko dizkizugunak).
ADIBIDE ADIERAZGARRIA
1.500 €-ko kreditu-mugako txartela, kreditu erabiliko portzentaje bidezko ordainketa-modalitatekoa (revolving):irailaren 9an egindako 1.500 €-ko erosketa baten finantziazioa (fakturazio-itxierako aldia hil bakoitzaren 27an eta kuotaren zordunketa hilaren 5ean) kreditu erabiliari % 2,78 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoari dagozkion hileko kuotatan ordaintzea erabaki du bezeroak. Irekiera-komisioa:% 0,00 Aplikatutako urteko interes-tasa nominala: % 15,00. Urteko tasa baliokidea (UTB): % 16,18 . Zor osoa: 2,004 €, 41,75 €-ko 48 kuota. Interesak guztira eta kredituaren kostu osoa: 503,81€. Zenbateko osoa epeka: 2.004€. Amortizazio-sistema frantsesa.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko,gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Rural Kutxa Taldeko entitate bateko kide bazara, ruralvían sar zaitezke eta produktua online kontrata dezakezu.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
Zure txartelaren PINa gogoratuko dizugu. Sar zaitez ruralvían zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, web bidez edo mugikor bidez, eta zure txartelaren PIN zenbakia bidaliko dizugu berehala SMS bitartez. Ezin errazago.
Nire txartelak > Konfiguratu > Gogoratu PINa
Txartelak > Eragiketak > PINa bikoiztea
Erraz eta berehala blokeatuko duzu txartela, webgunetik edo mugikorretik sartuz txartela blokeatzeko eragiketara. Behin sartuta, blokeatzeko arrazoia aukeratu beharko duzu: Txartela lapurtzea, galtzea edo hondatuta egoteagatik ordezkatzea. Hurrengo egunetan txartel berria jasoko duzu.
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Blokeatu
Txartelak > Eragiketak > Blokeatzea
Txartela denbora batean erabili behar ez baduzu, aldi baterako itzal dezakezu, berriro erabiltzea erabaki arte. Webetik edo mugikorretik egin dezakezu, erraz eta eroso. Nahi duzunean, berriro aktiba dezakezu.
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Blokeatu
Txartelak > Eragiketak > Aldi baterako blokeatzea
Txartela berriro erabiltzea erabaki baduzu, aldi baterako aktiba dezakezu. Webetik edo mugikorretik egin dezakezu, erraz eta eroso. Nahi duzunean, berriro itzal dezakezu.
Nire txartelak > Aktibatu/Blokeatu > Aktibatu
Txartelak > Eragiketak > Aktibazioa
Eragiketak kutxazainean erregistratuta geratzen dira, zoaz zure ohiko bulegora eta horren berri emango dizute.
Edo, nahiago baduzu, deitu 91 334 67 82 | 900 822 671 telefono-zenbakira eguneko 24 orduetan.
Hautatu atzeratu nahi duzun erosketa, aukeratu zein epetan ordaindu nahi duzun eta KITO! Erosketak epe erosoetan ordainduko dituzu.
Nire txartelak > Eragiketak > Eragiketa geroratu
Txartelak > Erosketa atzeratuak > Erosketak atzeratu
Agian interesatuko zaizu ere
16-30 urte badituzu, Gazte In txartelarekin promozio ugaritan parte hartuko duzu.