• Rural Kutxa

    Confirming Webaren erabiltzaileen datuak babesteko politika

    Política de Protección de Datos

1.    Tratamenduaren arduraduna Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

1.1.    CAJA RURAL DE NAVARRA S. COOP. F31021611 IFK du, eta ondoko helbidea: Foruen plaza 1, PK 31003 Iruña (Nafarroa). Jarri gurekin harremanetan bezeroari arreta emateko info@crnavarra.com helbide elektronikoaren, 948 168 100 telefonoaren edo gure bulego-sarearen bidez.


1.2.    Datuen babesaren ordezkaria (aurrerantzean, DBO) arduratuko da gure entitatean zure pribatutasuna zaintzeaz. Harekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@crnavarra.com helbide elektronikora, edo igorri gutuna entitateko helbidera, “Datuen Babesaren Ordezkaria” erreferentzia jarrita. 

 

2.    Irismena Nori aplikatzen zaio informazio hau?

2.1.    Confirming-eko webaren erabiltzaileen datuak babesteko informazio gehigarri hau tratamendu hauei aplikatzen zaie soil-soilik: tratamenduaren arduradunaren Confirming-eko webeko formularioaren bidez bildutako datuen tratamenduei. 

 

3.    Datuen jatorria eta kategoria Zer jatorri dute datuek eta zer datu-kategoria tratatzen ditugu? 

3.1.    Tratatutako datu pertsonalak Confirming-eko webaren bidez zuk emandakoak izango dira, bai eta lehendik zurekin kontratuzko harremana duten bezeroek emandako datu pertsonalak ere.
3.2.    Tratatutako datuen kategoriak identifikazio eta harremanetarako datuak dira, eta datu ekonomiko eta finantzarioak ere.

 

4.    Helburua Zer helburutarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

4.1.    Arduradunak zu erabiltzaile gisa alta emateko eta zuri Confirming-eko webaren zerbitzua emateko tratatuko ditu identifikazio eta harremanetarako datuak.

4.2.    Gure entitateak merkaturatutako produktu eta zerbitzuen jakinarazpen komertzialak zuri bidaltzeko erabiliko ditugu zure harremanetarako datuak.

Ez dago aurreikusita nazioarteko datu-transferentziarik egitea, ez eta identifikatutako tratamenduetarako profil edo erabaki automatizaturik egitea ere. 

 

5.    Legitimazioa Zer legitimazio dago zure datuak tratatzeko?

5.1.    Zure datu pertsonalak 4.1 atalean adierazitako xederako tratatzeko legitimazioa zure eskaera, kontratua edo aurrekontratua gauzatzea da, Confirming-eko webgunean izena emanez.
5.2.    Zure datu pertsonalak 4.2 atalean adierazitako xederako tratatzeko helburua arduradunaren interes legitimoa da. Edonola ere, edozein unetan aurka egin diezaiokezu jakinarazpen komertzialak bidaltzeari, pribatutasun-politika honen 8.3 puntuarekin bat.

 

6.    Gordetzea Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

6.1.     Confirming-eko webeko erregistroaren bidez bildutako datuak kontratuzko harremana mantentzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, eta, zuk erabiltzaile gisa baja eman ondoren, legezko betebeharrak betetzeko behar den denboran gordeko dira datuak. Epe hori igarota, datuak ezabatu egingo dira. 

6.2.    Webeko formularioen bidez bildutako datuei bakarrik aplikatuko zaie gordetzeko epe hori, baldin eta gure entitateko bezeroa ez bazara. Bezeroa bazara, bezeroen datuak babesteari buruzko gure informazio gehigarrian adierazitakoari jarraiki ezarriko dira informazioa gordetzeko epeak; informazio gehigarri hori gure webguneko “Datuen babesa” atalean dago ikusgai. 

7.    Hartzaileak Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?

7.1.    Tratamenduaren arduradunak tratatuko ditu datuak, baita entitateak zerbitzuren bat emateko kontratatutako hornitzaileek ere, halakorik kontratatuz gero. Datuen babesaren alorreko agintariek onartutako ereduekin bat datozen kontratu eta bermeekin egingo da hori beti. 

8.    Eskubideak Zer eskubide dituzu?

8.1.    Eskuratzeko eskubidea: Eskubidea jakiteko zer datu-mota tratatzen ari garen eta nolako tratamenduak egiten ari garen, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (aurrerantzean, DBEO) 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

8.2.    Zuzentzeko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak aldatzea eskatzeko, horiek ez badira zehatzak edo egiazkoak, edo ez badaude eguneratuta. 

8.3.    Aurka egiteko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak xede jakin batzuetarako ez erabiltzea eskatzeko. Hori horrela, tratamendua zure adostasunean oinarrituta badago, adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzu. Halaber, zure datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu. Hori guztia DBEOren 21. artikuluarekin bat. 

8.4.    Ezeztatzeko edo ezabatzeko eskubidea: Eskubidea zure datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko, jada tratamendua ez denean beharrezkoa. 

8.5.    Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubidea zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; hala eginez gero, erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko edo errekerimendu judizialei edo legezko eskakizunei erantzuteko bakarrik gordeko dira.

8.6.    Eramangarritasuna. Eskubidea guri emandako zure datuen eramangarritasuna eskatzeko (erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasoko dituzu), eta beste arduradun bati igorriak izateko ere, DBEOren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat. 

8.7.    Baimena ezeztatzea. Edozein unetan ezeztatu dezakezu aurrez emandako adostasuna, inolako kalterik gabe.

8.8.    Erreklamazio bat aurkeztea. Edozein unetan aurkez dezakezu erreklamazioa kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean. Espainian, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia jotzen da erakunde eskuduntzat, kasu batzuetan erkidegoetako edo nazioz gaindiko beste erakunde batzuek izan ditzaketen eskumenen kaltetan izan gabe, Datuak Babesteko Erregelamenduaren eta nazioko araudiaren arabera.

Datuen babesaren gure ordezkariarengana ere jo dezakezu, helbide elektroniko honen bidez: protecciondedatos@crnavarra.com

Aipatutako eskubideetako edozein gauzatzeko, idazki bat bidal dezakezu CAJA RURAL DE NAVARRA S. COOPera, helbide honetara: Foruen plaza 1, 31003 PK, Iruña (Nafarroa); bestela, helbide elektroniko honetara bidal dezakezu: protecciondedatos@crnavarra.com, zure NANaren kopia edo identifikatzeko beste agiri ofizial batena atxikita.