
Babesa ez-ordaintzeen arriskuaren aurrean
Egiazko informazioa eta zaintza zure bezero-zorroari begira
Nazio edo nazioarte mailako estaldura
(*)
Nazioarteko abalak eta bermeak
Segurtasuna zure transakzioetan
Erosotasuna
Aholkularitza pertsonalizatua
Erosotasuna
Zure dokumentu-kredituaren egoeraren inguruko informazioa izango duzu, bai gure profesional-taldeari esker eta bai urruneko bankuaren bitartez
Segurtasuna esportatzailearentzat
Soilik hornitzaileak kontratuan zehaztutako baldintzak betetzen baditu egingo da ordainketa. Esportatzaileak produktuak ematen duen segurtasuna izango du, finantza-entitate baten abala baita.
Aholkularitza pertsonalizatua
Zure alboan egongo dira Rural Kutxako nazioarteko merkataritza arloko adituak
Babes juridikoa
Nazioarteko Merkataritza Ganbarak (UCP600) arautzen ditu dokumentu-kredituak.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu informazio xehea
Rural Kutxak beharrezko segurtasuna eta kaudimena ematen dizkizu nazioarteko merkatuetan mugitzeko. Dokumentu-kreditu ezeztaezinen bitartez erositako salgaiekin lotutako arriskuak estaliko dituzu, eta, gainera, hornitzaileei kaudimen-irudia eskainiko diezu, nazio-mailako finantza-talde nagusienetako baten babesa izango baituzu.
Badakigu zure enpresarentzat ezinbestekoa dela kredituak arintasunez igorri ahal izatea. Gure esperientzia eta aholkularitza zure esku jartzen ditugu zure dokumentu-kredituak azkartasun- eta babes-baldintza onenetan igortzeko. Nazioarteko Merkataritza Ganbararen “Dokumentu Kredituei lotutako Arau eta Erabilera Uniformeetan” (UCP 600 Uniform Customs and Practice for Documentary Credits) oinarritzen gara beti.
Kredituaren baldintzen artean ez gehitzea salgaien kalitatearekin, epeekin, dokumentuekin eta garraioarekin lotutako arrisku guztiak estaliko dituzten dokumentu eta baldintzak.
Ez dago erabateko konfiantzarik esportatzailearen eta inportatzailearen artean.
Esportatzailea nagusitasun-egoeran dago merkataritza-transakzioan, eta inportatzaileari haren arriskuak estaliko dituen ordainketa-modua eskatzen dio.
Nahiz eta dokumentu-kreditu baten moduan erabiltzen den, Stand-by delakoa abal bat da; izan ere, indarrean egoten jarraitzen du merkataritza-transakzioaren baldintza guztiak betetzen diren bitartean, eta ez da funtzionatzen hasiko inportatzaileak ordainketa-betebehar bat urratzen duen arte.
Dokumentu-kreditu horietan, dokumentuen aurkezpenaren helburua ez da inportatzaileak salgaiak helburu-portuan jasotzea, esportatzaileak zuzenean bidaltzen baitizkio jatorrizko dokumentuak inportatzaileari; beraz, salgaiak erabilera librekoak dira azken horrentzat.
Stand-by dokumentu-kredituan kopiak edo fotokopiak aurkeztu ohi dira, esportatzaileak betebeharrak bete dituela egiaztatzeko helburuarekin. Kopia horiekin batera ziurtagiri original bat aurkezten da, adierazten duena inportatzaileak ez dituela bere ordainketa-betebeharrak bete aurreikusitako epeetan.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko,gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
Agian interesatuko zaizu ere
Babesa ez-ordaintzeen arriskuaren aurrean
Egiazko informazioa eta zaintza zure bezero-zorroari begira
Nazio edo nazioarte mailako estaldura
(*)
Erraztasunak zure nazioarteko enpresa edo negozioarentzat
Eskuragarri dituzu nazioarteko kobrantza- eta ordainketa-bideak, zauden lekuan zaudela zeure bezeroei erraztasunak eskaintzeko.