Ezaugarriak eta komisioak
Oinarrizko ordainketa-kontua kontu ez-ordaindua da, merkataritza- edo enpresa-jarduerarekin, ofizioarekin edo ogibidearekin lotura ez duen helburu batekin jarduten duten adin nagusiko pertsona fisikoentzat. Hartara, finantza-bide bat izango duzu oinarrizko eragiketak egiteko: diru-sarrerak eta -ateratzeak eskudirutan bulego edo kutxazainetan, transferentziak eta ordainagirien helbideratzeak.
Oinarrizko ordainketa-kontuak 3€-ko hileko komisioa du, gehienez, eta honako zerbitzu hauek barne hartzen ditu:
- Kontuaren irekiera, erabilera eta itxiera.
- Funtsak eskudirutan gordailutzea (eurotan).
- Diru-ateratzeak eskudirutan (eurotan) Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu kideetan dauden gure bulego edo kutxazainetan.
- 120 ordainketa-eragiketa arte barne hartzen ditu (eurotan) Europar Batasunaren barruan urteko: helbideratutako ordainagirien ordainketak eta transferentziak, transferentzia iraunkorrak barne, bai Rural Kutxako bulegoetan, bai ruralvía-n.
- Zor-txartel bat kontratatzen baduzu, harekin egiten dituzun ordainketak ere komisioan sartuko dira, bai fisikoak, bai on linekoak, Europar Batasunaren barruan.
Bezeroa zaurgarritasun-egoera berezian edo gizarte-bazterketako arriskuan dagoela jotzen badugu, kontua doakoa izango da, gutxienez lehenengo bi urteetan zehar, doakotasuna eskatu den datatik zenbatzen hasita.
(*)Adibide adierazgarria.Ordaindu gabeko kontua:
- ITN % 0,00 eta UTB -% 1,193, adibide honetarako kalkulatuta: 3.000€-ko saldoa egunero urtebetean zehar, ordainketarik gabe eta hileko 3,00€-ko mantentze-komisio batekin.
- ITN % 0,00 eta UTB -% 0,718, adibide honetarako kalkulatuta: 5.000 €-ko saldoa egunero urtebetean zehar, ordainketarik gabe eta hileko 3,00€-ko mantentze-komisio batekin.
- ITN % 0,00 eta UTB % 0,00, zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketako arriskuan dagoen edozein kasutarako.
Helburuak
Oinarrizko ordainketa-kontuaren helburuak honakoak dira:
- Edozein pertsona fisikori oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbidea ematea.
- Ordainketa-kontuei ezarritako komisioen gardentasuna eta konparagarritasuna.
- Kontuen lekualdaketa ahalbidetzea bai Espainia barruan, bai Europar Batasunean.
Tarifak
Interesei, komisioei eta gastuei buruzko informazioa: Rural Kutxak “Interesei, komisioei eta gastuei buruzko urteko laburpena” agiria bidaliko die oinarrizko ordainketa-kontuaren titularrei urtero, non aurreko urteko ekitaldian zehar ordaindutako edo kobratutako interes, komisio eta gastuei buruz zehaztasunez jakinaraziko dizugun.
Ahulezia-egoera edo gizarte-bazterketako arriskua zehazten duten irizpideak
Oinarrizko ordainketa-kontu baten titular eta baimendu guztiek egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketako arriskuan daudela aitortuta badute, lehen deskribatutako zerbitzuen komisio maximo, bakar eta bateratua 0 € izango da.
Nor daude egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketako arriskuan?
Hauek daude egoera bereziki ahulean edo finantza-bazterketako arriskuan:
- Diru-sarrera gordinak ondoko muga hauek baino txikiagoak dituzten bezeroak, urtero eta familia-unitate bakoitzeko zenbatuta:
- Eskaera egiten den unean indarrean dagoen hamabi ordainketako ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa halako hiru, familia-unitate batean sartuta ez dauden pertsonak badira.
- Adierazle hori hiru aldiz eta erdi, lau kide baino gutxiagoko familia-unitateko modalitateren batean sartuta dauden pertsonak direnean.
- Adierazle hori lau aldiz, lau kidek edo gehiagok osaturiko familia-unitateak direnean edo indarrean dagoen araudiaren arabera familia ugaria dela aitortua denean.
- Adierazle hori lau aldiz, % 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila duen pertsona bat barne duten familia-unitateak direnean, Helduen eta Zerbitzu Sozialen Institutuak edo bizi den autonomia-erkidegoko organo eskudunak bidalitako ebazpenaz ofizialki aitortuta.
Eta ondasun higiezinen gaineko titulartasuna, zuzenekoa edo zeharkakoa, edo inolako eskubide erreala ez duten bezeroak, ohiko etxebizitza alde batera utzita, eta familia-unitatea osatzen duten kideetako bakar bat ere merkataritza-sozietateen titular errealak ez direnak.
Sexu-salerosketaren edo -esplotazioaren biktima diren pertsonek ez dute aurreko bi atalak bete beharrik izango. Baldintza hori gizarte-zerbitzuek edo arlo horretan espezializatutako entitate batek emandako egiaztatze-eredu bateratuaren bidez frogatu ahal izango da.
Kontua irekitzea ukatzeko arrazoiak
Rural Kuxak oinarrizko ordainketa-kontua irekitzea uka dezake egoera hauetakoren bat gertatzen bada:
- Rural Kuxak eskatutako dokumentazioa ez baduzu aurkezten.
- Irekitzea segurtasun nazionalaren edo ordena publikoaren interesen aurkakoa bada.
- Oinarrizko zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen duen beste kontu baten titularra bazara jada Espainian, beste entitatearekin izenpetutako kontratua bertan behera uztea erabaki ezean. Kasu horretan, Rural Kuxak kontua ireki baino lehen baiezta dezake hori, baita erantzukizunpeko adierazpen sinatu bat eskatu ere.
Aurrez aipatutako arrazoiren bat dela-eta joko bagenu ezin dela kudeatu oinarrizko ordainketa-kontua irekitzea, erabaki hori 10 eguneko gehieneko epean jakinaraziko zaio, idatziz, eskatzaileari.
Eskaera ukatzearekin ados ez bazaude, gurekin harremanetan jarri ahalko zara, Rural Kuxako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, honako bideen bitartez:
Erreklamazioa jaso ondoren, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak 10 egun natural igaro aurretik erabakiko du erreklamazioa izapidetzea ala ez, eta 2 hilabeteko gehieneko epea izango du espedientea ebazteko, kexa edo erreklamazioa Rural Kuxako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan, publikora irekia dagoen bulegoren batean edo helbide elektronikoan aurkeztu zenuen datatik, salbu eta ebazpen-epeak, legeak hala aginduta, laburragoak izan behar duten kasuetan.
Epe horretan zehar, ezin izango duzu beste bide judizial edo arbitralik erabili kasu bera ebazteko. Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak erabaki arte itxaron beharko duzu.
Rural Kuxak ematen dizun konponbidea ez baduzu atsegin, edo idazmena aurkeztu zenetik bi hilabeteko gehieneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari (Calle Alcalá, 48 - 28014 Madrid- Telefonoa 901 545 400), baita haren bulego birtualaren bitartez ere: https://clientebancario.bde.es.
Kontuan hartu behar duzu aipatutako entitateak lehenago entitateko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo izanaren egiaztagiria eskatuko dizula.
Zuretzako informazio praktikoa