Aseguru-aholkulari pertsonala
Gozatu Seguru Plana
Irabazi gehiago, guregan konfiantza izateagatik

Hobaria
Zenbat eta aseguru gehiago elkartu, orduan eta hobari handiagoa jasoko duzu.
Hobaria lortu ahal izateko, planaren parte den beste aseguru bat kontratatu beharko duzu. Behin kontratatuta, oinarriak betetzen dituzten Rural Kutxan kontratatutako aseguru guztiak ere planean sartuko dira. Erraz-erraza.
Gogora ezazu gutxienez bi aseguru kontratatuta izan behar dituzula hobaria jaso ahal izateko. Hobaria handitzen doa kontratatutako aseguru kopurua igo ahala, eta % 8rainokoa izatera hel daiteke lehen urtean.
Hobaria jasota, kontratatutako aseguru guztien gaineko beste hobari bat jaso ahal izateko, ezarritako baldintzak betetzen dituen beste aseguru bat kontratatu beharko duzu. Hobariak metatzen eta dirua aurrezten jarraitzeko modua da.
Aseguru elkartuak: | Hobaria |
---|---|
2 | %4 |
3-4 | %5 |
5 edo gehiago | %8 |

Kudeatzaile pertsonala
Esan kaixo zure kudeatzaile pertsonalari; hark lagunduko dizu zure aseguruen edo Gozatu Seguru Planaren inguruko zalantzekin.
- Zurekin bakarrik lan egingo du, arreta pertsonalizatua emanez eta zure zalantzei jarraipen osoa eginez, hasieratik amaierara arte.
- Arreta pertsonalizatua eta akonpainamendu integrala izango dituzu eskura kontsultan.
- Kudeatzaileari esker, segurtasun-, aisialdi- eta solidaritate-abantaila guztiei onura aterako diezu.

Multilasaitasunerako Tarifa Laua
Zatikatu ordainketak hilez hil erosotasun osoz
Erosotasuna eta gardentasuna
Hilez hil ordainduko duzun zenbateko finkoa ezagutzea baino hoberik ez dago, horrela aurreikuspenak egin eta gastuak kalkula baititzakezu. Erraza, gardena.
Kostu gehigarririk gabe.
Ordainketak zatikatzea erraza baino errazagoa da, interesik gabe, komisiorik gabe eta kostu gehigarririk gabe, UTB % 0 dela.
MULTILASAITASUNERAKO TARIFA LAUAREN ADIBIDE ADIERAZGARRIA
Aseguru elkartuak: arrisku anitzetarako etxe-asegurua, 180 €-ko urteko primarekin, eta istripu-asegurua, 120 €-ko urteko primarekin. 300 €-ko finantzazioa guztira, 12 hilabetean hileko kuotetan ordaindu beharrekoa, bakoitza 25 €-koa. Bi aseguruengatik epeka ordaindu beharreko zenbateko osoa: 300€. Aplikatutako interes-tasa nominala (ITN), % 0. Urteko tasa baliokidea (UTB): % 0. Zor osoa: 300 €, 25 €-ko 12 kuota. Prezioa eskura: 300€. Prezio osoa epeka: 300€.
Gertutasuna eta bizkortasuna
Aseguru guztiak erakunde berean dituzunean, dena hobeto dabil, esaterako arreta pertsonalizatu osoagoa jasotzen duzu eta izapide-prozesuak bizkorragoak dira.

Babes handiagoa
24 orduko telefono bidezko osasun-aholkuak dakarren lasaitasunaz gozatu. Zerbitzu esklusibo honekin lehen orientazio-kontsulta izan dezakezu zauden lekutik mugitu gabe.

Aholkularitza juridikoa
Telefono bidezko aholkularitza juridikoak babesten zaitu. Honako kasuetan abokatu baten laguntza jaso dezakezu:
- Laneko gaiak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Laneko gaiak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Interneten erabilerari lotutako legezko gaiak.
- Kontsumoari buruzko gaiak.
- Zuzenbide-fiskala.
- Etxebizitza-eskubideak.
- Ondasun higigarriei buruzko gaiak.
- Ibilgailu motordunen zirkulazio, erosketa edo konponketagatiko egitateak.

Aisialdia eta solidaritatea
Gozatu Seguru Planaren asmoetako bat da kideek bizitza goza dezatela. Horretarako, hamaika aisialdi-jarduera paregabe eskaintzen dizkizugu eta baita gizartean laguntzeko eta ekarpenak egiteko solidaritate-proiektuak ere.
Aisialdi-programa
Atera iezaiozu etekinik handiena planaren aisialdiko jarduera-sorta zabalari. Jarduera bat egin dezakezu urtero: erlaxatzeko saioak, asteburuak, deskontuak erosketatan edota umeekin egiteko planak. Trukerako kodea hemen erabil dezakezu: Sartu hemen eta aukeratu zure jarduera >
Solidaritate-proiektuetarako ekarpenak
Nahiago baduzu, aisialdi-jarduera bat egin beharrean, gai solidario batean lagun dezakezu. Erraz-erraza da, aisialdi-jarduera nahi duzun solidaritate-proiektu baterako ekarpenagatik trukatu besterik ez duzu.
- Gris oscuro
Irabazi gehiago, guregan konfiantza izateagatik
Orientazio juridikoa edozein esparrutan
Zatikatu aseguruak, eta ordaindu eroso-eroso
Telefono bidezko osasun-laguntza