
Lasaitasuna zuretzat eta zure ingurukoentzat, unerik zailenetan
Zure egoera pertsonala edozein dela ere, bizi-aseguru bat dugu zuretzat
Servicios adicionales que se pueden utilizar en cualquier momento
RGAPIAS Unit Linked
Zure Pentsio Plana osatzeko, zure erretiroari begira
Abantaila fiskal bikainekin
Bizi Aurrezkiko Asegurua, Unit Linked modalitatean, non aseguruaren hartzaileak hartzen baitu bere gain inbertsioen arriskua
Lau inbertsio-saski
Arriskua handiagoa edo txikiagoa inbertsio-profilaren arabera; gomendatutako gutxieneko inbertsio-epea 5 urte da.
Abantaila fiskal bikainak
Lor litezkeen etekinetarako, errenta aitorpenean.
Malgutasuna ekarpenetan
Aldizkako ekarpenak, bakarrak edo apartekoak egin ahal izango dituzu.
Zure Pentsio Plana osa dezakezu
Aldizkako ekarpenak egin ditzakezulako, erretiroari begira.
• Inbertsio-saskiei lotutako aurrezki-produktua da.
• 18 eta 85 urte bitartekoek kontrata dezakete, iraupen-mugarik gabe.
• Prima ordainketa bakarrean, hilean behin, hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin ordain daiteke, edo aparteko ordainketak egin daitezke, gehienez 8.000 € urtean eta guztira 240.000 €.
• Hartzaileak erreskate-eskubidea erabili ahal izango du, osoa edo partziala, polizaren efektu-egunaren biharamunetik aurrera. Erreskatea kapital moduan edo biziarteko errenta gisa kobratzen ahalko da. Azken kasu horretan, kenkari fiskal erakargarria izan dezakezu, baldin eta araudiak ezarritako baldintzak betetzen badira.
• Aseguratzaileak ez du interes teknikoko tasarik bermatzen, eta Hartzaileak hartzen du bere gain inbertsioaren arriskua.
• Likidezia du, erreskate-eskubidea gauza baitaiteke. Erreskate osorako eskubidea erabiliz gero, kapital aldakor bat jasoko da. Horren zenbatekoa izango da polizaren balioa edo eskaera egindako egunaren (20:00ak baino lehen egin bada), edo eskaera egindako hurrengo egunaren (20:00ak baino geroago egin bada), hornidura matematikoa.
• Erreskatea gomendatutako denbora-muga baino lehen egiten bada, kapitala galtzeko arriskua areagotzen da.
• Inbertsioaren gomendatutako gutxieneko epea 5 urte da.
• Saski-mota hauta daiteke inbertitzaile-profilaren arabera.
• Aurrezkia saskien artean mugi dezakezu kosturik gabe, zure arrisku-profilak baimentzen badu.
• Produktu osagarri egokia da zure Pentsio Planerako, ekarpen osagarriak egiteko aukera ematen baitu.
• Errenta-modukoa denez, aurrezki fiskal handia dakar.
• Kapital gehigarria ematen du, heriotza gertatzen bada.
• Likidezia du asegurua indarrean dagoen lehen egunetik.
RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78.229.663. DGSFPko gakoa: C-595) kontratatutako asegurua. RGA Mediación Operador de Banca-Seguros Vinculado-ren bidez (DGSFPko bitartekarien erregistroan inskribatua, A79490264 IFKrekin eta OV-0006 gakoarekin) merkaturatzen da.
RGA Mediación OBSV, S.A.-ren banaketa-sareko kide da Rural Kutxa. Kontsultatu hemen zer entitate aseguratzailerekin duen RGA Mediación-ek aseguru-agentziako kontratua: https://www.segurosrga.es/documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf
Funtsezko datuen dokumentua hemen dago: https://www.segurosrga.es/particulares/Paginas/Ahorro_inversion.aspx
• Hartzaileak, Aseguratuak eta Onuradunak, bizirik egonez gero, pertsona bera izan behar dute nahitaez.
• Urteko gehieneko muga (8.000 €) eta ekarpenen aldi osoan gehienez metatu daitekeena (240.000 €) ez gainditzea.
• Ordaindutako lehen primak 5 urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea biziarteko errenta eratzen den unean, edo araudiak une bakoitzean ezartzen duen antzinatasuna izatea. Aldez aurreko erreskate partziala egin bada, berreskuratutako primak ez dira kontuan hartuko ondorio hauetarako, eta berreskuratu gabeko lehen ekarpenaren egunetik zenbatzen da antzinatasun-data.
Bai. Hartzaileak erreskatea, osoa edo partziala, egiteko eskubidea erabili ahal izango du polizaren efektu-egunaren biharamunetik hasita; idatziz eskatu behar da.
Biziarteko errenta erreskatatzen bada, Hartzaileak zenbateko hau integratu beharko du erreskatea egin den zergaldian: errenta eratu zen ekitaldian hura eratu arte sortutako etekinengatik salbuetsita geratu zena.
Gainera, kapital higigarriaren etekin posible bat sortzen da, errentaren erreskateari berez dagokiona, hauen emaitza dena: erreskatearen zenbatekoa gehi ordura arte ordaindutako errentak ken erreskateari dagokion zenbatekoak sortzen dituen ordaindutako primak eta urteroko bakoitzean kapital higigarriaren etekin gisa tributatutako zenbatekoak.
Indarraldiko lehen egunetik, urteko aldaketa-kopurua mugatu gabe, Hartzaileak aukera hauek izanen ditu:
• Bere polizaren hornidura matematikoa Hartzaile den beste Aurrezki Sistematikorako Banakako Plan batera mobilizatu, osorik edo zati batean.
• Bere hornidura matematikoa eskuragarri dauden aseguruari lotutako inbertsio-saskien artean osorik mobilizatzea eskatu, baldin eta Hartzailearen inbertsio-profila egokia bada.
Mobilizazio horrek ez du ez penalizaziorik, ez gasturik sortzen, eta tributaziotik salbuetsita dago. Inbertsio-saskien mobilizazioa ezin izanen da eskatu kontabilitateko itxiera-prozesuan zehar.
Polizaren Hartzaileak hartzen du osorik bere gain polizari esleitutako aktiboen inbertsioaren arriskua.
Aseguratzaileak ez du inolako interes-tasarik edo gutxieneko etekinik bermatzen; bestetik, errentagarritasuna positiboa edo negatiboa izan daiteke aseguruari lotutako inbertsio-saskiaren bilakaeraren arabera. Beraz, prestazioaren zenbatekoa edo erreskatearen balioa, erreskatea osoa edo partziala izanik ere, ordaindutako prima baino txikiagoa izan daiteke.
Aseguratua hilez gero, Aseguratzaileak heriotzaren berri izan eta hurrengo lehen egun baliodunean polizak duen balioaren zenbatekoa ordainduko zaio Onuradunari, gehi polizak Aseguratua hil eta aurreko hilabeteko azken egunean duen balioaren % 2. Jakinarazpena egin aurreko hilabeteko azken egunean polizaren baliorik ez badago oraindik, jakinarazpen-egunera arte ordaindutako gastuz garbiko primen gaineko % 2 gehituko da.
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko,gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.
Agian interesatuko zaizu ere
Lasaitasuna zuretzat eta zure ingurukoentzat, unerik zailenetan
Zure egoera pertsonala edozein dela ere, bizi-aseguru bat dugu zuretzat
Servicios adicionales que se pueden utilizar en cualquier momento
Plan honek errentagarritasuna bilatzen du, errenta finkoaren segurtasunari uko egin gabe, eta gehienez % 20 inbertitzen du errenta aldakorrean.
RGA Rural Vida S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-78229663; DGSFP-ko gakoa: C-595 gakoa)
Komertzializazioa RGA Mediación-en bidez egingo da, Lotutako Banka-Aseguruen operadore gisa, zeina izena emanda baitago Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan OV-0006 gakoarekin. Madrilgo Merk. Erreg., 8.205 Liburukia, 89. folioa, 8. sek., M10. 188 orria, IFZ: 79490264. Aseguru-agentzien kontratuak dauzka sinatuta helbide honetan kontsultatu daitezkeen erakundeetan: www.segurosrga.es/Documents/Entidades_contrato_RGA_Mediacion.pdf