Ikusi egin dezakezun guztia

Infórmate sobre Ruralvía Broker Eskuratu informazioa
Decídete Hartu erabakiak
Opera con Ruralvía Egin eragiketak erraz-erraz

Eskuratu informazioa

  KOTIZAZIO NAZIONALAK ETA NAZIOARTEKOAK

Munduko merkatu garrantzitsuenak eskura.
- Espainia: IBEX35, Merkatu jarraitua, Latibex eta BME Growth.
- Europa: CAC40 (Paris), AEX AMS (Amsterdam), Milan- FTS MIB (Milan), SMI (Suitza), PSI 20 (Lisboa), DAX 30 (Frankfurt) eta HEX 25- OMX Helsinki 25 (Helsinki).
- Amerika: Nasdaq 100 (New York) eta Dow Jones (New York).

Kontuan izan agindua exekutatzeko dibisa eta atxikitako eskudirutako kontuaren dibisa ez badatoz bat, litekeena dela diru-trukearen tasetan izaten diren gorabeherek eragina izatea inbertsioen balioan.

  BERRIAK

Jakin ezazu zein diren unean uneko albiste garrantzitsuenak inbertsioaren munduan: zure balizko estrategiak definitzeko lagungarri izango zaizkizun merkatuak, enpresak, herrialdeak edo sektoreak.

  TXOSTENAK

Eskuratu gure espezialistek zure inbertsioen xede izan daitezkeen balore nazional bakoitzari buruz prestatzen dituzten txostenak, eta kontsultatu bakoitzaren bilakaera, joera eta adierazleak, emaitzak, errentagarritasuna, ratioak eta abar.

GOGOKOAK

Aukera itzazu gogokoen dituzun tituluak, ordena itzazu nahieran eta eskura itzazu berehala.

  ALERTAK

Konfiguratu zuk aukeratutako baloreei buruzko alertak, eta jaso abisuak mugikorrean balore horien kotizazioek gora edo behera egiten dutenean, den-denaren berri izan dezazun.

BESTE ADIERAZLE BATZUK

Gainera, merkatuen bilakaeran eragin handia izan dezaketen beste adierazle batzuk ere kontsultatu ahal izango dituzu, hala nola petrolioaren edo urrearen kotizazioa, herrialdeetako arrisku-primen bilakaera edo beste interes-tasa batzuen balioa.

Hartu erabakiak

 BALORE BAKOITZAREN FITXAK

Kontsultatu balore bakoitzaren fitxa eta aztertu informazio garrantzitsuena: datu teknikoak, oinarrizkoak, hainbat epetako kotizazioaren bilakaera jasotzen duten grafikoak, beste inbertitzaile batzuen gomendioak, errentagarritasunak edo bolumenak. Eta, gainera, konpara itzazu sektore bereko beste enpresa batzuetako datuekin.

 GRAFIKO AURRERATUAK

Erabili eta deskargatu gehien interesatzen zaizkizun merkatu eta baloreei buruzko grafiko mota ugari. Oharrak, adierazleak eta markagailuak txertatu ahal izango dituzu konparazioak egiteko, joerak aztertzeko eta zure inbertsio-estrategia zehazten laguntzeko.

 ANALISI TEKNIKOA ETA OINARRIZKOA

Jakin ezazu zeintzuk diren analisi teknikoaren gakoak balore bakoitzean: euskarriak, erresistentziak, indarraren edo jarraipenaren adierazleak eta joerak. Oinarrizko analisian, enpresaren ratio garrantzitsuenen (zorpetzea, PER, Pay-out, ROE, ROA…) emaitza ikusi ahal izango duzu, enpresaren negozio-aukerak, akziodunaren ordainsariak, kontuak eta abar, eta azken ekitaldietako emaitzak alderatu ere egin ahal izango dituzu.

 GOMENDIOAK

Gure adituek balore bakoitzari buruzko informazioa eta iritzia adieraziko dizkizute, hala nola prezio objektiboa zein izan beharko litzatekeen eta erostea, saltzea ala posizioari eustea komeni den adierazten duten adierazleak.

 ZORRO BIRTUALA

Bai inbertsioaren munduan sartzen hasteko asmotan bazabiltza, bai mundu horretan eskarmentua baldin baduzu, zorro birtuala lagungarri izango zaizu zure teoriak eta estrategiak egiaztatzeko. Zuk aukeratzen dituzun baloreetan inbertitu ahal izango duzu, aginduak kudeatu eta horien emaitza ikusi, inolako arriskurik gabe.

 RANKINGAK

Kontsultatu merkatu bakoitzetik zein balore ari diren igotzen gehien, zein jaisten edo beste inbertitzaile batzuek zein ari diren kontratatzen, saio bakoitzean.

 

Egin eragiketak erraz-erraz

 POSIZIO GLOBALA

Ruralvía Broker zerbitzuan sartzen zaren bakoitzean zure zorroak azken urtean izan duen bilakaeraren laburpena agertuko zaizu, baita zure zorroaren balioa ere

 AZKARTASUNA

Aukera bat bera ere gal ez dezazun, sar zaitez azkar-azkar zuk aukeratutako baloreetan zuzenean bilatzailetik, gogokoenetatik edo zuzenean zure zorrotik; eta kudeatu zure salerosketa-aginduak urrats oso gutxi eginda, oso erraz, intuitiboki eta azkar.

 AGINDU UGARI AUKERAN

Egin aukera agindu mota ugariren artean: merkatukoa, mugatua, onenerako; baldintzatua edo oinarrizkoa.

 KONTSULTAK

Zure zorroaren osaera ez ezik, eman dituzun agindu guztien xehetasunak kontsultatu ahal izango dituzu, une oro. 

 EDITATU ETA EZEZTATU

Eragiketa baldintzatu edo mugatu bati gehienez 90 eguneko epea ezarri badiozu exekutatzeko, zuk nahi duzunean aldatu edo ezeztatu ere egin ahal izango duzu, betiere exekutatu ez bada.

 DENBORA ERREALEAN

Merkatu nazionaletako kotizazioen berri denbora errealean izango duzu, baldin eta azken bi hilabeteetan akzioak saltzeko edo erosteko eragiketaren bat egin baduzu Ruralvía Broker zerbitzuan.