Zenbaki hau produktuaren arriskuaren adierazlea da; 1/6 arrisku txikienaren adierazlea da, eta 6/6, berriz, arrisku handienarena.
Rural Kutxa Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsari atxikita dago. Funtsak gordailuan ziurtatzen ditu dirutan, 100.000.000 euro arte, titular eta erakundeko.
Inbertitu nagusiaren kopuru osoaren edo zati baten ordainketa, erreskatea edo aurretiko itzulketa komisioen eta zigorren menpe daude.
Gordailuak
Más Por Más Lotura Gordailua
Errentagarritasun erakargarria
Segurtasuna
Likidezia
Verde oscuro abajo
Rural Kutxarekin lan egiteak onurak dauzka
Errentagarritasuna erakargarria
Handiagoa izan daiteke Rural Kutxarekin duzun loturaren arabera
Segurtasuna
Berreskuratu inbertitutako kapitala gehi loturaren araberako ordainketa
Epe finkorako gordailu bat da, 12 hilabetera. %1,00eko ITNa ematen die zure aurrezkiei, baina % 2,50eraino ere eman diezaieke (% 2,50erainoko UTBa), titularrak Rural Kutxan duen lotura berriaren arabera. Honela:
ITN
UTB
Gordailuaren gutxieneko interes-tasa
1,00%
1,00%
Gehieneko interes-tasa gehigarria muga-egunean
+1,50%
+1,50%
Nomina / Pentsioa / INEM / Autonomoa Gizarte Segurantza (1)
+1,00%
+1,00%
Zordunketa-/kreditu-txartela erabiltzera (2)
+0,25%
+0,25%
Hiru ordainagiri helbideratzea (3)
+0,25%
+0,25%
Proposamenak 2025/06/30era arte balio du, 18 urte edo gehiagoko pertsona fisikoentzat. Gehieneko zenbatekoa: 100.000 € familia unitateko eta kontu lotu bakoitzeko. Hiru kasu haietako bakoitza bere moduan ordainduko da mugaegunean:
1) Nomina / Pentsioa / INEM/ Autonomoa Gizarte Segurantza: % 1,00eko ITNa (% 1,00eko UTBa) aplikatuko da beste nomina edo pentsio bat helbideratzen bada, baldin eta gutxienez 600 eurokoa bada. Nominaren / Pentsioaren / INEMen onuradunak gordailuaren titularretako bat izan behar du eta, nomina bada, besteren kontura lan egin behar du.
2) Zordunketa- / Kreditu-txartela erabiltzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) Nafarroako Rural Kutxako txartel berri batekin erosketak egiten badira. Gordailura lotutako kontuan helbideratuta dauden kreditu-txartel berri guztien eta zordunketa-txartel guztien arteko erosketen zenbatekoak 2.000 € edo handik gorakoa izan behar du epe finkorako ezarpenaren iraunaldiaren 12 hilabeteetan.
3) Hiru ordainagiri helbideratzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) gutxienez hiru hilean behingo beste hiru ordainagiri helbideratzen badira gordailura lotutako kontuan.
Aurreko hiru puntuak betetzen badira, ITNa % 2,50 izango da epemugan (% 2,50eko UTBa)
Hiru puntuetako bat ere betetzen ez bada, ITNa epemugan % 1,00 izango da (% 1,00eko UTBa)
Aldez aurretik kitatzearen komisioa %1 da. Aldez aurretik kitatuz gero, Gehiago Gehiagorako gordailuak %1,00eko interes-tasa sortuko du(% 1,00eko UTBa).
* Egiaztatu Baldintzak fitxa
Baldintzak
Hona hemen lotura berria betetzeko baldintzak:
1) Nomina / Pentsioa / INEM / Autonomoa Gizarte Segurantza: % 1,00eko ITNa (% 1,00eko UTBa) aplikatuko da beste nomina edo pentsio bat helbideratzen bada, baldin eta gutxienez 600 eurokoa bada. Nominaren / Pentsioaren / INEMen onuradunak gordailuaren titularretako bat izan behar du eta, nomina bada, besteren kontura lan egin behar du.
2) Zordunketa- / Kreditu-txartela erabiltzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) Nafarroako Rural Kutxako txartel berri batekin erosketak egiten badira. Gordailura lotutako kontuan helbideratuta dauden kreditu-txartel berri guztien eta zordunketa-txartel guztien arteko erosketen zenbatekoak 2.000 € edo handik gorakoa izan behar du epe finkorako ezarpenaren iraunaldiaren 12 hilabeteetan.
3) Hiru ordainagiri helbideratzea: % 0,25eko ITNa aplikatuko da (% 0,25eko UTBa) gutxienez hiru hilean behingo beste hiru ordainagiri helbideratzen badira gordailura lotutako kontuan.
1. Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau kontratatzeko edo informazioa eskatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetako formularioaren bidez edo Nafarroako, EAEko edo Errioxako 250 bulegoetara etorrita; interesatzen zaizun produktuaren informazioa emango dizugu modu pertsonalizatuan eta konpromisorik gabe.
2. Oraindik ez zara bezero?
Sartu “Izan bezero” zerbitzuan, eta bete prozesua. Rural Kutxako bezeroa izatearen abantaila guztiak eskuratuko dituzu.